Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunaren egitaraua
Aurten ere Azaroaren 25aren inguruan hamaika jarduera izango ditugu Marienean:
AUTODEFENTSA IKASTAROA
Emakumeok pairatzen ditugun erasoen aurrean erantzuteko gaitasuna garatzeko eta oinarrizko ezagutzak jasotzeko tailerra.
Azaroak 13, ostirala 16:00-20:00
Azaroak 14, larunbata 10:00-14:00
PALESTINAKO ZINE ZIKLOA.UNRWA EUSKADI
Azaroak 17, asteartea 18:30-20:30
UNRWA Euskadik aurkezpena egingo du eta hurrengo dokumentalak proiektatuko dira: Madleen; .com; Manshar Ghaseelo; If they take it!; This is the law!; 3 2 1;
Azaroak 18, asteazkena 18:30- 20:30
Hurrengo dokumentalak proiektatuko dira: Separation; Black and White; Almahgoba; Boy...Girl; Out of Frame; Siege
Bai astearte, bai asteazkenean, bertan egongo da laburmetraietako baten zuzendaria; baita emakume palestinarren erakunde bateko ordezkaria ere.
FEMINISTEN ARTEKO EZTABAIDAK. FEMINIZIDIOA.
Azaroak 19, osteguna 17:30-20:30
Hizlaria: Graciela Atencio (feminicidio.net)
Mugimendu sozialetako eta, zehazki, mugimendu feministako aktibistei zuzenduta.
GUATEMALAKO DOKUMENTALAREN AURKEZPENA ETA WORLDKAFEA. OXFAM INTERMON ETA PIKARA MAGAZINE.
Azaroak 20, ostirala 11:00-13:30
Guatemalan, komunitate indigenetan indarkeria sexistaren kontra egiteko emakumeek garatu dituzten estrategien inguruko dokumentala. Dokumentalean agertzen diren emakumeetatik hiru gurekin egongo dira. Feministei eta elkarteetan parte hartzen duten emakumeei zuzenduta. Informazio gehiago
INDARKERIA MATXISTAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Azaroak 25, asteazkena
13:00. Kontzentrazioa. Arizgoitiko plazan.
Bertan, elkarteetako kideek aurten erailak izan diren emakumeen izenak irakurriko dituzte.
BELDUR BARIK LEHIAKETAKO TOPAKETA OROKORRA AMURRION
Azaroak 28, larunbata.
BELDUR BARIK LEHIAKETAKO TOPAKETA LOKALA
Abenduak 1, asteartea, 19:00etan Marienean
INDARKERIA MATXISTAREN INGURUKO HAUSNARKETAK. MEDICUS MUNDI
Abenduak 3, osteguna 17:30-19:30
MAHAI INGURUA: Jeanne Nzuzi Nsambak Kongoko Errepublika Demokratikoa eta indarkeria matxistei buruz gogoeta egingo du. Mugarik Gabe GGKEak indarkeria matxistak Euskal Herrian eta honen inguruan egiten duten lana aztertuko du, eta Basauriko Berdintasun teknikariak ere parte hartuko du.
Abenduak, 4 ostirala 10:00-13:00
“TAILERRETIK EKINTZARA”, jarduera garatuko dugu, May Serrano Mujeres Imperfectas elkartearen eskutik. Dinamika ezberdinen bidez, mahai-inguruan eta solasaldian lortutako ondorioak aztertuko ditugu, guztion artean ekintza bat garatzeko. Mahai inguruan eta eztabaidan parte hartu zuten Basauriko elkarte eta taldeak bertan izango dira.



