'La banda lavanda'-ren aurkezpena
Silvia Palumbo-k bere liburuan azaltzen duen ahalduntze espresibo proiektuaren berri eman zigun
Liburu honek Silvia Palumbok sortutako artearen bitarteko jabekuntza-tresna feministaren jatorria, garapena eta agerpena zeharkatzen ditu. Horrez gain, Argentinako diktadura militarrean hazitako aktibista baten istorioa kontatzen digu, artista eta tanbora lesbiana eta feminista baten istorioa, alegia.
Bidaia pertsonaletik abiatuta, keinu kolektiboa bilakatzen da munduan zehar tamborek eragiten dituzten perkusio-soinu, abesti eta mugimenduen bitartez.
Silvia Palumbo Jaime Lincoln-en (Buenos Aires-eko probintzian) jaio zen 1963 urtean. Abeslea, artista eta musika prestatzailea da, baita aktibista lesbiana feminista. Las Lunas y Las Otras (1990-2011) lesbiana feministen taldearen sortzaile eta kide izan zen.
Hiru diska sortu ditu (Aprendiza de luna, 2002;Criaturas del sur, 2009; etaFaYa de origen, 2013); Argentina eta Uruguay-eko emakumezko kantautoreen bilduma bat (Lunas de América, 2011); eta La banda lavanda (2012) albuma, izen bereko proiektuari lotuta.
'Ensayo de https://www.cialissansordonnancefr24.com/cialis-en-pharmacie/ señoronas' musika eta antzezlanaren sortzaile eta zuzendaria da.
Bahía Blanca hiriko DesBandadas bandaren kide eta zuzendaria ere bada.
Facebook: Silvia Palumbo Jaime
Webgunea: www.silviapalumbo.com.ar