Berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea; emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria eta diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea.
Informa zaitez Marieneak antolatutako jarduera eta ekitaldi guztiei buruz.Noiz agendan dituzu, dataka antolatuta.
Zertarako parte hartu?
Nola parte hartu?
Non parte hartu?
Izan antolatzen ditugun jarduera guztien berri! Jabekuntza Eskola, ekitaldiak, erakusketa, hitzaldiak, eta abar luze bat. Eman izena!
Berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea; emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria eta diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea; eta gizarte-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa sustatzea.
Emakumeei informazioa, aholkularitza, laguntza juridikoa eta arreta psikologikoa ematea, honako hauei buruz: erasoak, tratu txarrak, banantze eta dibortzioak, izatezko bikoteak, etxe-langileen eskubideak, lan-bereizkeria, sexu-jazarpena, etab.
Gogoeta egiteko gunea; gure ezagutzak, trebeziak eta abileziak partekatu eta trukatzeko tokia. Txanpon bakarra, beharrizan puntualei aurre egiteko denbora. Belaunaldi guztietarako espazioa, gaur eguneko ereduaren alternatiba, non kontsumo arduratsu eta iraunkorra sustatzen baitute.
1era2kain heziketa programa, emakumeen eta gizonen arteko parekidetasun-baloreak sustatzeko Basauriko Udalaren estrategiaren barruan kokatzen da: ikastetxeetan zenbait ekintza antolatzen dira horrekin batera, ikasgeletatik kanpoko prozesuak dinamizatzen dituzte, eta Basauriko gazteen artean "Beldur Barik" programa bultzatzen dute.
Jabekuntza Eskolak jarduerak, ikastaroak, tailerrak eta seminarioak antolatzen ditu emakumeentzat, eta, horrez gain, herritar guztientzako erakusketak, hitzaldiak, jardunaldiak eta bestelako jarduerak ere bai.
Herritar guztientzako sexu informazioa eta orientazioa. Taldekako zein banakako arreta. Ikastetxeentzako eta bestelako taldeentzako aholkularitza zerbitzua. Udalerriko osasun-zentroekin koordinatzea.