2 ikastetxek ibilbide osoa egin dute!
Hezkidetzatik patio bat eraldatzea prozesu geldoa da, eta prozesu horretan zehar erronka eta oztopo ugari aurkituko ditugu. Horregatik, hain pozgarria iruditzen zaigu Kareaga Goikoa eta Sofia Taramona ikastetxeen ibilbide osoak erakusten dituen bideo hau partekatzea.
Eskerrik asko konpromisoagatik eta ahaleginagatik! Lanean jarraitzen Basauriko ikastetxeetako dugu familiekin, ikasleekin, irakasleekin eta irakasle ez direnekin, guztien artean bizigarriak diren patioak elkarrekin eraikitzeko.
Espero dugu, gainerako ikastetxeak ere prozesu honetan murgiltzea pixkanaka.
Eskola-patioak eraldatzeko hezkidetza-alternatibei buruzko jardunaldien ondorioak
Marienean egin berri diren "Patioetan 11 aukera" jardunaldietan, eskola-patioak eraldatzeko eta hezkidetza sustatzeko inpaktuzko proposamenak aurkeztu ziren, espazioaren kudeaketan ikuspegi feministak duen garrantzia azpimarratuz. Ekitaldian zehar sortu ziren funtsezko ideietan sakonduko dugu.
Jardunaldian zehar, proposamen esanguratsuak eztabaidatu ziren, hala nola adinaren araberako banaketa ezabatzea, patioko batzordeak sortzea eta jolasorduan ludotekak eta baratzeak bezalako espazioak irekitzea kirol maskulinizatuak deszentralizatzeko eta jolastokiaren erabileren uniformetasuna hausteko. Ekintza horien helburua da ikasleen artean bizikidetza inklusiboagoa eta bidezkoagoa sustatzea.
Zatoz apirilaren 23ko Jardunaldira!
Apirilaren 23an, 17:30etatik 20:00etara, Ibaigane Kultur Etxean, Basauriko eskoletako jolastokien eraldaketari buruzko esperientzien mahaira gonbidatu nahi zaituztegu.
Basauriko Udaleko Berdintasun Arloak jardunaldi bat antolatu du eskoletako jolastokiak ikuspegi feministarekin eraldatzearen garrantziari buruzko gogoeta bultzatzeko.
Sirimiria bailitz proposamenaz blaitzen doaz
Patioen eraldaketa-prozesua luzea eta sakona da, eta bertan, urrats bakoitza garrantzitsua da.
Soloarten egindako jolas gidatuen jardunaldia ikasleak beste era batera jolastera animatu dituen urrats horietako bat da.
Izan ere, pixkanaka, eskolako jolastokietan harremanak izateko modu berri baten proposamena sakontzen ari da. Sirimiria bezala, tantaz tanta...
Diagnosiaren aurkezpena Bizkotxalden
Ikasturte osoan zehar hausnarketa egin ostean Bizkotxalde eskolako ikasleekin, irakasleekin eta familiekin, ondorioak aurkeztu genituen saio bateratu batean. Bertan, sentsazioak trukatu eta emaitzak berretsi zituzten.