Zatoz apirilaren 23ko Jardunaldira!
Apirilaren 23an, 17:30etatik 20:00etara, Ibaigane Kultur Etxean, Basauriko eskoletako jolastokien eraldaketari buruzko esperientzien mahaira gonbidatu nahi zaituztegu.
Basauriko Udaleko Berdintasun Arloak jardunaldi bat antolatu du eskoletako jolastokiak ikuspegi feministarekin eraldatzearen garrantziari buruzko gogoeta bultzatzeko.
Patioak eraldatzeko prozesuan parte hartu duten Basauriko lehen hezkuntzako ikastetxeen esperientziak aurkeztuko dira, haien zailtasun, erronka eta aukerekin; eta etorkizuneko erronkak jasoko dira eskola-ingurune inklusibo, genero-estereotiporik gabekoa eta ingurunearen eta pertsona guztien zaintzaz arduratutako baterantz urratsak egiten jarraitzeko.
Izena eman esteka honetan!