Elkargune

Elkargune

Elkargunea egokitu dugu ikuspegi berri bat emateko. Aurrerantzean, programazio propioa izango du, bazkideek proposatutako jarduerekin eta, Marienako filosofiarekin bateragarriak izanda, jabekuntza eskolan kokatzen ez diren jarduerekin. Hauek dira proposamen batzuk: emakumeen literaturaren liburutegia, literatura talde autonomoaren topaketak, zine-foruma, liburuen aurkezpena, ideien eta ekintzen tailerra...Zuen proposamenak eta partaidetza espero dugu!

LIBURUTEGIA

Elkarguneko liburutegia berpizteko asmoa daukagu: etorri eta liburuak erabili, baina baita eskatzen dizuegu libururen bat gozatu baduzue eta beste pertsonek irakurtzea nahi baduzue, Elkargunean utzi dezazuen, literatur gune zabal bat eraiki dezagun. Bookcrossing moduko gune bat sortu dugu, non liburuak utzi eta hartu ahal dituzue. Liburutegia mantentzeko ezinbestekoa da denon artean elkartrukeak sustatzea.

EKIMENAK

Horrez gain, kortxo horretan lekua dago guri nahi dituzuen ideiak proposatzeko, Emakumeen Etxean antolatu ditzakegun ekimenak iradokitzeko. Horrela, zuen proposamenak ezagutu ditzakegu zuek bulego ordutegian etortzeko behar barik. Kontutan hartu ideia guztiak ongi etorriak direla eta horietatik ekimen potoloak atera ahal direla baina, ideia proposatuz gero, ardura hartu behar duzuela, gurekin kontaktua mantenduz. 

Baliabide guztiekin eta zuen partaidetzarekin gune bizi bat lortzea espero dugu, hori baita Elkargune sortzerakoan geneukan asmoa: guztiontzako topalekua izatea.