Ikastetxe berriek bat egin dute proiektuarekin 2023an
2023rako gure nahiak egia bihurtu dira, eta beste bi eskolek bat egin dute proiektuarekin. Bizkotxalde eta Soloarte zentroak dira. Bi kasuetan, ikasleek, familiek eta irakasleek desioen gutuna idatzi dute, eskola-patioak espazio seguru eta atseginak izan daitezen erabiltzen dituzten pertsona guztientzat.
Bi bideo hauetan Soloarteko zentroan egin den lanaren zati bat ikus dezakezu.
Martxoak 8 BASAURIn. DENON BIZITZAK ERDIGUNEAN
Joan zen Martxoaren 8an, Basaurik berriro ere gizarte feministago bat eraikitzeko duen konpromisoa azaldu zuen. Mugimendu Feministak, Berdintasun sailak, Herritarrek eta Ikastetxeek berriro ere berdintasunaren aldeko konpromisoa azaleratu zuten.
Urteko balantzea
Esan dute urtearen amaiera balantzea egiteko eta heldu behar den urterako erronka berriak proposatzeko dela. Ba hor doa!
Gure 2022ko balantzea oso ona da. Kareaga Goikoa eta Sofia Taramona zentroetan egindako lana laburbiltzen duten infografiak ikustea besterik ez dago. Eztabaida handia, hausnarketa handia, proposamen asko eta ilusio handia.
2023rako asmoak? Bada, ilusioak egia bihur daitezela eta, gainera, ikastetxe berriek bat egin dezatela hezkidetzatik beren eskola-patioak eraldatzeko proposamenarekin.
Hemen ikus ditzakezue ondorioen laburpenak.
Binakako eraldaketak. Eta Sofia Taramonan zer?
Bada, hausnarketa handia egon da hezkuntza-komunitate osoaren aldetik. Bideoan kontatzen digutenez, natura patioetan gehiago egoteko beharra argia zen, baina hausnarketa-prozesuak lagundu egin die beste gai batzuk ikusten, hala nola jarduera lasaiagoak egiteko espaziorik eza, adibidez.
Proposamenak argi daude. Orain prozesuak aurrera egiten jarraitu behar du errealitate bihurtzeko.
Lan ona egin dute Kareaga Goikoan!
Zalantzarik gabe, KareagaGoikoa ikastetxeko hezkuntza-komunitate osoa inplikatu da eskolako jolastokiak eraldatzeko prozesuan.
Uda baino lehen, ikasleek proiektuarekiko zuten konpromiso handia erakusten zuen bideo bat partekatu genizuen. Gaur egun, prozesurik aurreratuenarekin, ikastetxeko langileen (zuzendaritza taldea, irakasleak eta irakasle ez diren langileak) ahalegina ikusarazi eta balioetsi nahi dugu, hori gabe ezin baitira horrelako proposamenak zehaztu.
Lan ona! Aurrera jarraitzen dugu.