Martxoak 8 BASAURIn. DENON BIZITZAK ERDIGUNEAN

Martxoak 8 BASAURIn. DENON BIZITZAK ERDIGUNEAN

Joan zen Martxoaren 8an, Basaurik berriro ere gizarte feministago bat eraikitzeko duen konpromisoa azaldu zuen. Mugimendu Feministak, Berdintasun sailak, Herritarrek eta Ikastetxeek berriro ere berdintasunaren aldeko konpromisoa azaleratu zuten.

blog1

 

Batera Bikain programatik, ikastetxeetan landutakoan jarri nahi dugu fokoa, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan egindakoaren kronika guztioi gerturatu asmoz, horretarako ikastetxe guztiei luzatu diegu gonbitea, gurekin eta zuekin parteka zezaten landutakoa.

Lehenik eta behin, ikastetxe ezberdinetan egin diren ekintzetara eraman nahi dugu begirada. Talde Feministak dituzten Uribarri eta San José ikastetxetan, talde hauek protagonismo berezia izan zutelarik.

Uribarrin, Pasapalabra eta Ginkana feminista antolatu zuten Femix taldekoek. Bi ekintza hauek, Pasapalabra eta Ginkana, modu kolektiboan sortu zituzten otsailean bilerak eginez eta hainbat froga prestatuz, eta Martxoaren 8an Pasapalabra eta Ginkana martxan jarri zituzten ikastetxean. Uribarriko DBH 1eko ikasleek Ginkanan parte hartu zuten eta DBH2koek, Pasapalabran. DBH 3 eta 4ko eta Batxilergoko 1. eta 2.mailakoek greba egin zuten egun horretan. Institutua ere apaindu zuten, photocalla eginez eta Mugimendu Feministak deituriko elkarteratzera joateko zutabea osatu zuten ikastetxeko ikasle eta hainbat irakaslek.

 

blog 4

San Jose ikastetxeko talde feministak, bideo elkarrizketa bat egin zuen, partehartzaileei hiru galdera luzatuz emakume erreferenteak bistaratzeko. Horretarako 3 galdera luzatu zituzten:

¿Zein da historian zehar emakumerik esanguratsuena?, ¿Zein da zure historiaren emakumerik esanguratsuena? eta ¿Zer esango zenioke munduari zu bezala oroitu dezan emakume hori?. Bideo horretan oinarrituz, geletan lantzeko ariketa bat planteatu zuten, Martxoaren 8a zer zen azalduz eta ondoren emakume erreferente horiek bistaratuz.

Urbi institutuan ere hainbat ekintza burutu zituzten, batzuk martxoak 8an bertan eta beste batzuk ondorengo egunetan ere. Batetik, geletan eta tutoreen laguntzarekin, hezkidetza batzordetik landutako bi aukera luzatu zitzaizkien, telesailak edo reality-ak lantzeko. Bestetik, DBH3koek proiektu komunitarioan 700 lazo inguru sortu eta banatu zituzten eta martxoaren 8an, DBHko ikasleak patioan bildu eta bai zuzendaritzatik, hala nola hezkidetza taldetik ere, aldarrikapenak irakurri zituzten. Batxilergokoek bitartean, IAk antolatutako tailer boluntario batetan hartu zuten parte. Ekintzekin bukatzeko, Martxoaren 9an, Haizea Lopez idazlearen bisita izan zuten eta honek bere esperientzia (gizon baten ezizenaz idazten) kontatu zien.

 

blog2


CIPEB- IMFPB Etxebarri-Basauri, ikastetxean ere, Martxoaren 8a egun berezia izan zen eta ekimenak burutu zituzten bai ikastetxean bertan, hala nola, hauek ere elkarteratzera batu ziren. Ikastetxeak burutu zituzten ekintzen artean, elkarteratzerako pankarten sorrera, ikasleek landutako unitate didaktikoak emakumeak historia garaikidean izan duten paperaz eta “purple washing”-aren inguruko hausnarketak.

 

blog3

 

Guzti hau ikusita, esan dezakegu, Basauriko hezkuntza komunitateak beste behin adierazi duela bere konpromisoa berdintasunarekiko eta ikastetxeetako talde feministek, eta hezkidetza eta berdintasun taldeek badutela zer aldarrikatu eta proposatu. Bejoindezuela!

Gora Borroka Feminista!

Pin It