Parte-hartze espazioak

Parte Hartzeko Guneak

Zertarako parte hartu?

Emakumeon ahotsa presente egon dadin politika publikoetan; gizarte bidezkoagoa eta parekideagoa lortzeko; eta aginte esparruetan emakumeen presentzia areagotzea.

 

Nola parte hartu?

Dagoeneko martxan dauden emakumeen eta feministen elkarteetan parte hartuta, edo horrelako talde berria sortuta; zure elkartearen bidez Berdintasun Kontseiluan parte hartuta; Berdintasun Atalak antolatutako jardueretara etorrita (Jabekuntza Eskolaren ikastaroak, emakumeen eskubideak aldarrikatzeko topaketak edo manifestazioak, eta abar). Zatoz Marieneara, eta ezagutu gaitzazu!

 

Non parte hartu?

Parte hartzeko organo nagusia Berdintasun Kontseilua da. 2001ean sortu zen, eta arloko kontseilua da; emakumeen mugimendu antolatuaren eta Udalaren arteko topagune izan nahi du.

Kontseilua, udalerrian dauden emakumeen elkarteek osatzen dute, eta kontseiluburua Berdintasun Arloko zinegotzi ordezkaria da. Idazkaria, berriz, Berdintasun Ataleko teknikaria da.

Kontseiluak, udalerriko emakumeen elkarteen batera jarduteko duten prestasuna jaso, eta zera egiten du:

 

Emakumen bazterkeria arintzera bideratutako zerbitzuak, baliabideak eta neurriak aldarrikatu.

Kanpainak eta jarduerak antolatu.

 

Kontseilua, betiere, aurretiaz egindako lanaren emaitza da: lan horri esker sortu eta eratu zen.

 

 

Basauriko Berdintasun Kontseilua honako erakundeek osatzen dute:

 

Ate Zabalik

Manuela Egiguren

Alargunen elkartea

Basauriko emakumeen elkartea

Helduen Hezkuntzako emakume-taldea

Emakumeak Aniztasunean

Hemengo eta hango emakumeak

Enproa