Baliabideak

BERDINTASUN ATALA

94 612 41 07 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea; emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria eta diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea; eta gizarte-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa sustatzea.

EMAKUMEEI INFORMAZIOA EMATEKO ZENTROA (EIZ)

94 612 41 01 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Emakumeei informazioa, aholkularitza, laguntza juridikoa eta arreta psikologikoa ematea, honako hauei buruz: erasoak, tratu txarrak, banantze eta dibortzioak, izatezko bikoteak, etxe-langileen eskubideak, lan-bereizkeria, sexu-jazarpena, etab.

 

JABEKUNTZA ESKOLA

94 612 41 02 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Jabekuntza Eskolak jarduerak, ikastaroak, tailerrak eta seminarioak antolatzen ditu emakumeentzat, eta, horrez gain, herritar guztientzako erakusketak, hitzaldiak, jardunaldiak eta bestelako jarduerak ere bai.

 

1ERA 2KAIN

94 612 41 03 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

1era2kain heziketa programa, emakumeen eta gizonen arteko parekidetasun-baloreak sustatzeko Basauriko Udalaren estrategiaren barruan kokatzen da: ikastetxeetan zenbait ekintza antolatzen dira (tailerrak egiten dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, eta Basauriko Lanbide Prestakuntzako Ikastegian); horrekin batera, ikasgeletatik kanpoko prozesuak dinamizatzen dituzte, eta Basauriko gazteen artean "Beldur Barik" programa bultzatzen dute.

 

ELKARGUNE

Basauriko emakume elkarteen eta feministen topagunea, eta horietako askoren egoitza ere bai.

 

SEXU INFORMAZIORAKO BULEGOA

94 612 41 06. Doako telefonoa: 900101709; Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Herritar guztientzako sexu informazioa eta orientazioa. Taldekako zein banakako arreta. Ikastetxeentzako eta bestelako taldeentzako aholkularitza zerbitzua. Udalerriko osasun-zentroekin koordinatzea.