Marieneako zerbitzu eta baliabide guztien gainetik dagoen organo nagusia da. Atal honen zereginak:berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea; emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria eta diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea; eta gizarte-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa sustatzea. Helburu nagusia da emakumeen egoera hobetzea (bidezkoagoa den gizartea eraikitzeko), eta emakumeen parte-hartzea bermatzea aginte esparruetan.
Basauriko Berdintasun Atala, udalerriko emakume mugimenduen eta mugimendu feministaren aldarrikapenei esker sortu zen.2000. urtean sortu zen, berdintasun politikak diseinatu eta aplikatzeko, eta herritarren eta administrazio publikoaren arteko bitartekaritza lanak egiteko.
HARREMANETARAKO: 94 612 41 07 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.