Oficina de información sexual
Lan egiten da mundu guztiak bere sexualitatea modu egokian, osasuntsuan eta arduratsuan bizi dezan, eta edonori sortu ahal zaizkion zailtasun, arazo edota zalantza sexualak gainditzen laguntzeko.
Alde batetik, banakako zein bikotekako arreta eta aholkularitza sexologikoa eskaintzen dugu. Sexualitateari lotutako gai guztiak jorratzen ditugu, modu profesionalean eta isilpekotasuna gordeta: zailtasunak sexu-harremanetan, desira falta, eiakulazio goiztiarra, penetrazio-harremanetan sor daitezkeen zailtasunak, eta abar.
Beste alde batetik, antzekotasunak dituzten talde txikiak sortu eta dinamizatzen ditugu, batez ere autokontzientzian, prebentzioan eta garapen pertsonalean laguntzeko. Talde horiek, bestalde, gehien eskatutako gaiak aintzat hartuta sortzen dira.
Horrez gain, sexu-eskubideei, sexuaren arloko babes-neurriei eta osasun sexualari buruzko kanpainak egin eta koordinatzen ditugu. Beste alde batetik, urtero-urtero zenbait jarduera antolatzen ditugu E 28ri lotuta, hausnarketa egiteko, hezteko eta aldarrikapenak egiteko. Eta abenduaren 1eko kanpainarekin, berriz, osasun genitalak duen garrantzia gogorarazi, eta prebentzioa lantzen dugu.
Hezteko materiala, hausnarketak eta bideo interesgarriak zabaltzeko, Kontsultatu gure bloh: https://basaurisexgunea.wordpress.com
HARREMANETARAKO: 94 612 41 06; Teléfono gratuito: 900101709; Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.