Jabekuntza Eskola

Jabekuntza Eskola

 

Jabekuntza Eskolaren prestakuntza eskaintza, emakumeei zuzenduta dago: gizartean eta politikan duten parte-hartzea areagotu, eta emakumeak aginte-esparruetan egotera bideratutako ikastaroak eskaintzen dituzte. Jabekuntza Eskola, Getxoko, Ermuako eta Ondarroako Udalekin batera sarean egindako proiektua da, eta 2003an abiatu zen. Emakume taldeak indartu, eta horien arteko sareak eta akordioak sustatu nahi ditu ere bai.

Jabekuntza Eskkolaren programazioaz aparte, Marieneak herritar guztientzako jarduerak, erakusketak, kanapinak eta sentsibilizazio ekintzak antolatzen eta bultzatzen ditu.

 

Programazioa PDF formatuan jeitsi

 

 

MARIENEA Basauriko Emakumeen Etxea

 

MARIENEA Basauriko Emakumeen Etxeko 2026-2027 ikasturteko ekintzen proposamena.

EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA ESKOLAKO EKINTZEN izen-emate epea irailaren 14an hasiko da eta hurrengo email, Web gune edo telefonoaren bitartez apunta zaitezkete:

  • mHelbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

  • https://berdintasuna.basauri.eus/eus/jarduerak/ikastaroak-eta-tailerak
  • tel. 94 612 41 00
  • Baita Marieneara hurbilduz, Kareaga Goikoa 54 helbidean.

Irailaren 17an ikasturteari hasiera emango diogu 18:00etan Marienean. Programazioa sakonago ezagutzeko eta elkarrekin uda agurtzeko elkartuko gara.

Zuen parte hartzea espero dugu!!!

 

 

escuela empoderamiento recortado