Jabekuntza eskolen topaketa Marienean

Jabekuntza eskolen topaketa Marienean

Pasaden larunbatean, Basaurin bildu ginen Bizkaiko Jabekuntza Eskola sarearen kideok. Topaketa honetan, begirada feminista batekin, emakume errefuxiatuen egoeraren berri jakin nahi izan dugu.

 

Pasaden larunbatean, Basaurin bildu ginen Bizkaiko Jabekuntza Eskola sarearen kideok. Topaketa honetan, begirada feminista batekin, emakume errefuxiatuen egoeraren berri jakin nahi izan dugu, honako galderen erantzunak jakiteko: zergatik dira emakumeak europar politikek sorturiko giza-eskubide krisialdi handiaren biktima bitan?, Zein negozio daude, irabazi handikoak, inguruan? Zeintzuk lirateke gakoak migrazio- eta babes-politiken helbururik garrantzitsuenak pertsona guztien giza-eskubideak izan daitezen? Zein da feministon eginkizuna horretan?

Eskerrik asko guztioi zuen parte-hartzeagatik eta espero dugu aurrera jarraitzea urte askotan zehar horrelako proiektuekin!! Mila esker ere David Ecuador Etxea argazkilariari egindako lan bikainagatik, hemen duzue bere laburpena irudietan!!

Begoña Freire Crespo, Amnistía Internacional-eko kideak,“Emakume eta neskato errefuxiatuak: ikustarazi ditzagun” hitzaldia eman zuen.

 

Topaketak plenarioa

 

Begoña Freire Crespo, Amnistía Internacional-eko kidea

 

Lan taldeetan guk zer egin dezakegun hausnartu eta proposatu genuen:

 

Lan taldeak

 

Ideia sortak

 

 San Fausto plazan, Plataforma Tirante-ren 'Tras la frontera' emanaldia ikusi genuen:

 

'Tras la frontera' antzerki emanaldia

'Tras la frontera' antzerki emanaldia

Antzezlaneko publikoa

 

Hurrengo urtera arte!

Pin It