'Nire erara' erakusketaren aurkezpena

'Nire erara' erakusketaren aurkezpena

Apirilaren 6ean Bilbao FormArteko lagunak izan genituen Marienean erakusketa berria aurkezten. Esperientzia izugarria izan zen, euren proiektua azaltzeaz gain, erakusketaren artistak izan genituen hemen euren obrak azaltzen eta Bilbao FormArten proiektuan parte hartzeak zer ekarri dien kontatu ziguten.

Bilbao FormArte aniztasun intelektuala eta psikikoa duten pertsonentzako hezkuntza zentroa da. Bertan, garapen pertsonalerako hezkuntza-programa eskaintzen dute sormen artistikoaren bitartez. Arte plastikoen esparruan lan egiten dute, bai garapen artistikoa, bai garapen pertsonala errazteko asmoarekin.

Hilabete osoa duzue erakusketa hau ezagutzeko eta gozatzeko beraz, animatu eta etorri!! Gainera datorren asteazkenean, apirilaren 13an, 18:30ean hitzaldia izango dugu Marienean gai honetan sakontzeko. ETORRI GURERA!!

Pin It