Martxoak 8ko kanpainiaren kronika!

Martxoak 8ko kanpainiaren kronika!

 

Martxoak 8ren kanpainia bizia eta hunkigarria izan dugu aurten Basaurin. Urteroko elkarretaratzeaz gain, honetan errefuxiatuen egoerarekiko elkartasuna adierazteko bijilia ere antolatu genuen. Hona hemen argazki kronika eta best herbal viagra ohar bat: bono salmentarekin jarraitzen dugu.  

Martxoak 8ren kanpainia bizia eta hunkigarria izan dugu aurten Basaurin. Errefuxiatuen egoera larria eta horren aurrean egoten ari diren erantzun eta politika xenofoboak ikusita, Europara ihes duten lagunen aldeko elkartasuna adieraztea izan da aurtengo helburu nagusia. Horretarako, SOS Errefuxiatuak lelopean bijilia bat antolatu genuen Martxoak 5ean, hurrengo egunean Basauritik mobilizazioak egin genituen, eta Martxoak 8an ere Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko elkarretaratzea ere antolatu genuen. Hona hemen ekimenen argazki kronika:

 

Bijiliako informazio gunea

 

Martxoaren 5eko bijilia hasteko informazio gune bat jarri genuen Solobarrian. Han errefuxiatuen aldeko bono salmenta egin genuen; bildutako dirua Lesvos Solidarity erakundera bideratuko dugu, errefuxiatuentzako asistentzia kudeatzen laguntzeko. Marienean bono salmentarekin jarraitzen dugu, lagundu nahi baduzu etor zaitez bonoak erostera.

 

Marienean Bijilia feministari hasiera emateko errefuxiatuei buruzko mahai ingurua antolatu genuen, Itziar Caballero (CEAR) eta Maryam Fathi-ren (Asociación vasco-kurda) partaidetzarekin.

 

Mahai ingurua

Ondoren,hausnartzeko, eztabaidatzeko, materialak prestatzeko eta proposamenak lantzeko lan-taldeetan bildu ginen. Horietan hurrengo goizeko mobilizazioan eramateko kartelak prestatu genituen eta abestiak ere sortu genituen:

 

Bijilia taldeak

 

Bijilia eztabaidak

Bijilia pankarta

 

Eta gauez bijilia egin genuen errefuxiatuen aldeko gure elkartasuna adierazteko keinu bezala, lokuluskaren batekin: 

 

Bijilian lo

Bijilia

 

Hurrengo goizean 100 pertsona baino gehiagok euriari aurre egin genion eta kalera irten ginen euren (guztion) giza-eskubideak defendatzera. Giza-kate moduan Basauriko kaleetatik errefuxiatuen aldeko mezuak hedatu genituen, bezperan sortutako materialak erabiliz. “Ongi etorri errefuxiatuak” kanta abestu genuen, Plataforma Tirante antzerki-taldeak eta CEAR-ek idatzitakoa.

 

SOS Errefuxiatuak katea

SOS Errefuxiatuak abesten

 

SOS Errefuxiatuak mezuak 

Bereziki Ecuador Etxeari eskerrak eman nahi dizkiogu gurekin argazkiak egiten egoteagatik. Atera zituzten argazki guztiak euren webgunean ikus ditzakezue. Mila esker, lagunak! 

Geuria.eus-ek ekitaldia bideoz grabatu zuen:

 


Azkenik, Martxoak 8an, asteartea, SOS Emakume Errefuxiatuak leloarekin jarraituz, elkartaratzea egin genuen Arizgoiti Enparantzan. Irakurri genuen manifestua hemen irakur dezakezue.

 

 

 

Berriro ere eskertu nahi dizuegu parte hartu zenuten guztiei. Gora emakumeon borroka!

 

Pin It