Ez beti da ez! Eraso sexisten gaitzespena

Ez beti da ez! Eraso sexisten gaitzespena

Basauriko Udalak udalerriko herritar batek sufritutako sexu-erasoa gaitzesten du, eta Basauriko emakumeen elkarteek antolatu duten gaitzespen-kontzentrazioarekin bat egingo du.

 

 

Basauriko Udalak udalerriko herritar batek sufritutako sexu-erasoa gaitzesten du, eta Basauriko emakumeen elkarteek antolatu duten gaitzespen-kontzentrazioarekin bat egingo du.


Basauriko Udaleko talde politiko guztiek (EAJ-PNV, PSE, BASAURI BAI, EH BILDU eta PP) gaur gaitzetsi dute udalerriko herritar batek astelehenenean jasandako sexu-erasoa, eta Basauriko emakumeen elkarteek antolatu duten gaitzespen-kontzentrazioarekin bat egingo dute. Bihar izango da, abuztuaren 4an, osteguna, 19:00etan, Balendin Berriotxoa kaleko Ibiltariaren estatuaren ondoan (estatua del Caminante).


Basauriko buy viagra online without prescription Udalak berretsi egin du horrelako indarkeriazko ekintzak, emakumeen eta haien eskubideen kontrakoak, zigorrik gabe ez geratzeko konpromisoa. “Gizarteak eta erakundeok ez dugu tolerantziarik izan behar emakumeek jasaten dituzten erasoen aurrean. Ez beti da ez" adierazi dute. 

Pin It