Martxoak 8

Martxoak 8

Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko Laugarren Ekintza egingo da aurten, 2015eko martxoaren 8tik urriaren 17ra bitarte.Martxa Brasilen jaio zen 1998an, eta nazioarteko feminismoa antolatzeko gunea izan nahi du, hain zuzen ere, mundu osoan zeharreko emakumeek pairatzen duten desberdinkeriari eta diskriminazioari aurre egiteko.Bereziki, indarkeria eta pobrezia borrokatu nahi ditu Mundu Martxak. Bertan parte hartzen dutenek, errotikako aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoa bilatzen dute.

 

 

 

 Gogoratu!! Bihar Martxoak 7 goizeko 10:00etatik 14:00etara trintxera alboko horma margoztuko dugu Emakumeon Mundu Martxari babesa emateko eta Martxoak 8 guztion artean ospatzeko musika eta Basauriko Banda Feminista gurekin izango dira. Animatu eta hurbildu zaitez margoztera!!!

 

murala

 

BASAURIKO EMAKUMEOK MUNDU MARTXAREKIN BAT

Emakumeen Mundu Martxaren Nazioarteko Laugarren Ekintza egingo da aurten, 2015eko martxoaren 8tik urriaren 17ra bitarte.Martxa Brasilen jaio zen 1998an, eta nazioarteko feminismoa antolatzeko gunea izan nahi du, hain zuzen ere, mundu osoan zeharreko emakumeek pairatzen duten desberdinkeriari eta diskriminazioari aurre egiteko.Bereziki, indarkeria eta pobrezia borrokatu nahi ditu Mundu Martxak. Bertan parte hartzen dutenek, errotikako aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoa bilatzen dute.


2000. urtetik, eta nazioarteko, nazio mailako, zein eskualdekako ekintzen bidez, ehunka izan dira justizia ekonomikoa aldarrikatzeko, aldaketa politiko eta sozialaren alde borrokatzeko, eta sexu- zein ugalketa-eskubideak defendatzeko mobilizatu diren emakumeak.


Euren aldarrikapenen ardatzean, hauexek daude: emakumeen autonomia ekonomikoa; bortxakeriarik gabe bizitzeko eskubidea; ondasun komunez eta zerbitzu publikoez gozatzeko eskubidea; bakea; eta desmilitarizazioa.


Behar-beharrezkoa da Nazioarteko Mugimendu Feministaren ekintzak antolatzea, eta, horren bidez, salaketa sendoagotzea. Baina garrantzitsuena, akaso, zera da: emakumeok elkartzen garenean, gai garela identifikatzeko patriarkatuak zelan eragiten digun. Toki guztietako emakumeak, elkarrekin mintzo, elkarrekin martxan, elkarrekin manifestazioak egiten… Eta hori guztia, gogorarazteko euren eskubideak ez direla ageri agenda politikoetan; edota, ageri direnean ere, promesen garaia iritsi, eta, neurriak martxan jarri behar direnean, agindutako guztia ezerezean geratzen dela sarri.


Emakumeak martxan, etenik ez duen feminizidioa salatzeko; agerian jartzeko bizi dugun egoera ekonomikoak, lehentasuna ematen diela enpresen eta bankuen eskubideei, gizakion eskubideen gainetik. Emakumeak martxan, euren burua ikusgarri egiten, entzunak izateko aldarrikatzen, euren eskakizunak aintzat hartuak izan daitezela exijitzen.

Bada, datorren martxoaren 8an, Basauriko emakumeak ere abiatuko dira, munduan zeharreko emakumeekin batera egingo dute bidea, aldarrikatzeko ez dutela onartuko euren eskubideak bigarren mailakotzat hartzea. Mende honetan, eta aurrekoan, eta aurreko guztietan ere, emakumeek aurrera jo dute: aurrera beti, haiek gabe funtzionatuko ez lukeen mundu bat aitzina ateratzeko.

 

 

Arrazoi hauengatik, aurtengo martxoaren 8an, Berdintasun Kontseiluak proposatua, Basauriko Udaleko plenoak erabaki hauek hartu ditu:

Emakumeen Mundu Martxa babestea, eta erakundetik aukera-berdintasunean aurrera egiteko politika publikoak bultzatzea.

Programak eta ekintzak sustatzea, gazteak parekidetasunaren aldeko agente eraldatzaileak izan daitezen. Hori da, izan ere, baloreak irauli, eta gizarte bidezkoagoa lortzeko bidea.

Basauriko emakumeen aldeko konpromisua hartzea eta Berdintasun Kontseiluaren bidez ahotsa ematea; emakumeen elkarteak lagunduz, eta emakumeen eskubideen alde lan egiten duten taldeak babestuz.

 

 

Pin It