Mundo Ivaginarioren bisita gidatua

Mundo Ivaginarioren bisita gidatua

Atzo 'Mundo Ivaginario' erakusketaren bisita gidatua izan genuen Marienea. 'Mundo Ivaginario' sexualitatea, artea eta feminismoa lotzen dituen sorkuntza proiektu bat da, eta Marienean tailer bat ere eskeini dute aurten. 

Atzo 'Mundo Ivaginario' erakusketaren bisita gidatua izan genuen Marienea. 'Mundo Ivaginario' sexualitatea, artea eta feminismoa lotzen dituen sorkuntza proiektu bat da. Marienean tailer bat ere eskeini dute aurten. Hortan hausnarketa sakona egiteko dinamikak proposatu zituzten: besteak beste, zein sexu hezkuntza jaso dugun, nork hitz egin zigun gaztetan sexualitateari buruz eta zer esan ziguten hilerokoa, birjintasuna eta amatasunaren inguruan (mito eta tabuez inguratutako gaiak, alegia).

 

Izaskun Zarrandikoetxea eta Mariam Puertas-ek azaldu zuten erakusteta Mundo Ivaginarion parte hartutako artisten obrak biltzen dituela, material eta formato anitzetan. Azaldu zuten emakumezkoen sexualitatearen inguruko mito eta aurreiritziak deseraikitzeak (bereziki, organo genitalei lotutakoak) jabekuntza kolektiboa sustatzeko bidea dela, eta arte feminista prozesu horren inguruan aldarrikapen politikoak egiteko tresna bat dela.

 

 

Laburbilduz, erakusketa honen bidez, Mundo Ivaginarioren helburuak hauek dira:

- Emakumeen sexualitateari lotutako tabuak ikusgai egin eta desmitifikatzea.

- Emakumeen jabekuntza prozesuak sustatzea, euren gorputzen eta sexualitateen gaineko kontzientzia hartuz.

- Arte feminista erabiltzea sentikortze, prebentzio eta sexu eta politika aldarrikapenak egiteko tresna den neurrian. 

 

Pin It