Indarkeria matxistak eraildako emakumeak oroitzeko ekitaldia

Indarkeria matxistak eraildako emakumeak oroitzeko ekitaldia

Azaroaren 25an, Berdintasun Kontseiluak antolatutako ekitaldi bat egin zen Basaurin, 2015an indarkeria matxistak eraildako emakume guztiak oroitzeko helburuarekin, Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna izanik.


Zoritxarrez, oraindik ere etenik ez dute emakumeen aurkako sexu-erasoek eta emakumeen hilketek. Gauza larria da emakumeak hiltzen dituztenek zigorrik ez jasotzea, baina are larriagoa da biktima horiekin inor ere ez gogoratzea. 
Ba guk ez, guk ez ditugu ahaztuko aurtengoan hil dituzten emakume horiek guztiak. Ekitaldia haiei gorazarre egiteko da, haiek gogoan izateko. Ez zaituztegu sekula ahaztuko, inor ez dadila zuekin sekula ahaztu.

Indarkeria matxistak aurten hildako emakumeak izendatu genituen eta, zuen laguntzarekin, eskelak jarri genituen pankarta batetan.

BARKATU ERAGOZPENAK, ERAILTZEN GAITUZTE!

 

 

Pin It