Aiarako Eskualdeko Emakumeen Topaketa ospatu genuen Marienean
Atzo Aiarako Eskualdeko Emakumeen Topaketa ospatu genuen Marienean. Esperientziak, aliantzak, aldarrikapenak, elkarlanerako bideak, estrategiak eta bestelako gaiak jorratu genituen guztion artean.
Paz Díaz eta Kontxi Gómez Basauriko Emakumeen Taldeko eta Marienea Elkarteko kideak dira eta Basauriko ibilbidea birpasatu zuten gaurko egoera aztertzeko eta emakume guztiekin konpartitzeko. Gero, "La memoria en femenino" dokumentala ikusi genuen emakumeon ahozko historia ezagutzeko eta emakumeen protagonismoa errekonozitzeko. Esperientzia izugarria!!







