San Faustoko jaiak!
Aurten ere San Faustoko jaiak asko gozatu ditugu! Hona hemen antolatutako hainbat ekitaldiren argazkiak: emakumeen bazkaria, Eskarabilera eta Manuela Eguigureni homenaldia, eta Anariren kontzertua.
Aurten ere San Faustoko jaiak asko gozatu ditugu! Hona hemen antolatutako hainbat ekitaldiren argazkiak: emakumeen bazkaria, Eskarabilera eta Manuela Eguigureni homenaldia, eta Anariren kontzertua.
Pasa den asteazkenean emakumeen bazkaria egin genuen Solobarria Plazan. 400 emakume baino gehiagok kalea okupatu genuen eta ondo baino hobeto pasatu genuen!!

Bazkaria baino lehen, Eskarabilerari eta Manuela Eguigureni omenaldia egin genien.

Eskarabileraren figurak XX. mendearen hasieran premia ekonomiko handiak zeuden garaiko Basauriko emakumeak iruditzen ditu. Izan ere, lurrun indarrezko trenak ibiltzen ziren burdinbieetara edo galdaketa empresen hondakindegietara, besteak beste, Baskoniara, “eskarabila” izeneko ikatzaren bila joaten ziren emakumeak ziren, eta gero sukalde ekonomiko zaharretan erabiltzen zuten. Emakume askoren errealitatea ezaugarritzen duen pobrezia eta eskasia irudikatzen du lan horrek.
Egun, Kale Nagusian dagoen monumentuak lan horretan aritu ziren emakume guztiak omendu nahi ditu eta esker ona adierazi nahi die. Eta, gainera, zaindariaren omenez Basaurin egiten diren jaien figura adierazgarria da Eskarabilera.

Juanita Madariaga eta haren alaba Manuela Eguiguren emagin ezagunak izan ziren, eta, beren ezagutzak eta trebetasunak baliatuz, berrogei urtean baino gehiagoan basauriar ugariri lagundu zioten jaiotzen. Erditu baino lehen, bitartean eta ondoren laguntzen zieten emakumeei. Manuela eta Juana ama bezala, asko aritu ziren emagin onarpen profesionalik eta, kasu askotan, ekonomikorik gabe, baina esperientziak ematen duen jakinduria handiarekin.
Ostegunean, Anariren musikaz gozatu genuen, Berdintasun Kontseiluak antolatutako kontzertua izan zen, San Faustoetako programaren baitan.



GORA SAN FAUSTO JAIAK!!



