Emakume Mundu Martxa Basauritik pasatu zen!

Emakume Mundu Martxa Basauritik pasatu zen!

Larunbatean, urriaren 3an, Emakumeen Mundu Martxako karabana feminista Basauriko kaleetatik pasatu zen. Basauriko Berdintasun Sailak haiekin bat egin genuen, Marienea Basauriko Emakumeen Etxea euren beharretarako irekiz. Hemen dituzue egun horretako argazki batzuk; gehienak Ecuador Etxeko Davidenak dira, beti bezala, mila esker zuri ere!! Aupa zuek!! gora Basauriko Emakumeon Borroka!!

 

 Ez duzu ekimen hau ezagutzen? Hainbat datu interesgarri: 

Martxaren jatorria:

 

1995ean, Quebec-eko emakume-mugimenduak martxa bat egin zuen, Ogiaren eta Larrosen Martxa, eta 15.000 pertsonak egin zuten bat horrekin, hamar egunez. Babesa ez zen soilik bertako jendearengandik etorri; aitzitik, martxak eragin handia izan zuen nazioartean. Hori dela eta, 2000. urtean martxa modu zabalean deitzea erabaki zen, mundu-mailan, demokrazia, itxaropena, berdintasuna eta bakea aldarrikatzeko. Emakumeak zirelako politika neoliberal basatien biktima nagusiak, herrialde askotan emakumeak ari zirelako oinarrizko eskubideen alde borrokan, emakumeen kontrako indarkeria areagotzen ari zelako eta errealitate horiei guztiei aurre egin behar zitzaielako.

 

Aurtengo ekimenak: 

Gaur egun, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako plataforman hango eta hemengo emakume-antolakundeak ditugu. Hortaz, gure ekintza-eremuak birdefinitu ditugu, eduki eta ekarpen berriak gehituz, gaur egun plataforman dauden emakumeen aniztasunari esker. Honako hauek dira eremuak: sistemarteko indarkeriak (besteak beste, murrizketak, arrazakeria, matxismoa, heterosexismoa, helduen nagusitza, eurozentrismoa, esklaboen salerosketa, kolonialismoa eta inperialismoa);  bizitzaren iraunkortasuna, merkatuen logikaren ordez; gorputza eta sexualitateak; sarean lan egitea eta aniztasuna kudeatzea.

 

Aurten leloa 'Geure gorputzak, geure lurraldeak: martxan jarraituko dugu guztiok libre izan arte' izan da. Martxa larunbat honetan amaituko da, Urriaren 17an, Lisboan.

 

Ekintza-eremu horietatik abiatuta, Basauriko emakume elkarteek eta elkarte feministek honako lau ekintzak burutu zituzten herritar guztion laguntzarekin:

 

TTIPk dituen ondorioak salatu zituzten, bertako merkataritzaren alde eginez:

 

 

Osasun publikoa, doakoa eta unibertsala aldarrikatu zuten eta sexu eta ugalketa eskubideen alde egin zuten:

 

Mugen eta hormen aurka agertu ziren, pertsona guztion askatasuna aldarrikatuz:

Indarkeria matxistaren aurka agertu ziren, besteak beste Women In Black performance-a egiten:

 

Manifestazioa, txalaparta eta momentu polit ugari ere bizi izan genituen...

 

Manifestazioa

Informazio gehiago, Emakume Mundu Martxaren webgunean

  

 

Pin It