BELDUR BARIK BASAURI 2021eko LAN SARIDUNAK!!!

BELDUR BARIK BASAURI 2021eko LAN SARIDUNAK!!!

 

Basauriko Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa azaroaren 24an izan zen, arratsaldeko 19: 00etan, Marienean.

 

 

Asier Iragorri Basauriko alkatea eta Isabel Cadaval berdintasun-zinegotzia izan ziren ekitaldia ireki eta sariak banatu zituztenak, eta arloko 1era2kain hezkuntza-programako taldeak aurkeztutako 7 lanen aurkezpena dinamizatu zuen, lehiaketako 3 kategorietarako:

 

12-13 urte arteko kategorian:

DIANAREN ERLAZIOA

¡BASTA YA!

SE TU MISM@

GORPUZ GUZTIAK DIRA POLITAK

 

14-18 urte arteko kategorian:

11688411 EMAKUME

 

19-26 urte

SENTIDOS CONSENTIDOS

BELDUR BARIK 2021 BASAURI

 

2021 Beldur Barik topaketa

 

Hauek izan ziren bideo irabazleak:

 

1. kategorian, ¡

!, Zuriñe Perezek eta Paula Tejedorrek egina.

 

2. kategorian,

, Julen Otero, Adriana Viruega, Paula Martín, Adriana Rodríguez eta Naroa Sánchezek egina.

 

3. kategorian,

, Oier Garrido, Jon Cormenzana, Diego Gross eta Xabier Gonzalezen

 

 

Bideoak baloratzeko eta lan irabazleak aukeratzeko, bakoitzak planteatzen duen indarkeria matxistaren azterketa hartu da kontuan, bai eta gazteek, neskek eta mutilek, desagerrarazteko agente aktibo gisa, aurre egiteko aurkezten dituzten jarrera eta proposamenak ere.

 

Amaitzeko, Isabel Cadaval Berdintasun zinegotziak Beldur Barik jarrera sustatzeko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa erakusten jarraitzeko deia egin zien bertaratutakoei, baita azaroaren 25aren inguruko ekintzetan parte hartzeko ere, bai Bilboko manifestazioan, bai Basaurin egingo den azaroaren 27ko ekitaldian.

Pin It