Martxan dago Basauriko 2022 Beldur Barik Tokiko Lehiaketa!

Martxan dago Basauriko 2022 Beldur Barik Tokiko Lehiaketa!

Abian da Basauriko Beldur Barik 2022ko Lehiaketa Lokala!

 

Erakutsi zure Beldur Barik Jarrera ikus-entzunezko pieza baten bidez, igo bideoa Youtube edo Vimeora, bete webeko formularioa (aurten prozesuaren fitxa izeneko eranskin gehigarria igo beharko duzue) eta irabazi!

Irakurri arretaz Basauriko tokiko oinarriak, esteka honetan klik eginez.

 

TOKIKO LEHIAKETA KARTELA basauri

 

BIDEOAK AURKEZTEKO EPEA

Lanak jasotzeko epea 2022ko azaroaren 11n bukatuko da, 23:59an.

NORK HAR DEZAKE PARTE? ADI ALDAKETEI!!

Basauriko Beldur Barik lehiaketan honako hauek har dezakete parte:

1. kategoria: 12-14 urte.

2. kategoria: 15-17 urte.

3. kategoria: 18- 20 urte.

 

BASAURIKO EPAIMAHAIAREN EBAZPENA

Basauriko 2022 Tokiko Lehiaketaren epaimahaia Berdintasun Sailak zehaztutako udalerriko emakume mugimendu eta mugimendu feministarekin lotura duten gizarte-eragile esanguratsuek osatuko dute.

BASAURIko 2022 TOKI-LEHIAKETAREN sariak MARIENEAn, Basauriko Emakumeen Etxean (Kareaga goikoa 54, BASAURI) egingo den topaketa batean emango dira ezagutzera, abenduko lehen hamabostaldian oraindik zehaztu gabe dagoen egun batean.

BASAURIKO TOKIKO LEHIAKETAREN ANTOLAKETA

Basauriko Udaleko Berdintasun Arloa

MARIENEA – Basauriko Emakumeen Etxea

https://berdintasuna.basauri.eus/es/1era-2kain

Pin It