
Beldur Barik 2021 Lehiaketa Basaurin ere badago martxan!!!
Beldur Barik 2021 bueltan da eta Basaurik sari lokala ere antolatzen du.
Indarkeria matxistaren aurkako gazteen adierazpenak sustatzeko Beldur Barik lehiaketa abian da datorren azaroaren 5a arte.
PARTE HARTU!!!!
Indarkera matxistaren adierazpen anitzen errealitatea ikustarazteko ekimena da Beldur Barik, baina are gehiago, hauei aurre egiteko jarrera, proposamenak eta ekimenak plazaratzeko norbere hausnarketak eta esperientziak partekatzeko gonbidapena da.
12-26 urte bitarte badituzu, ekimenarekin bat egin dezakezu, indarkeria matxistaren adierazpen mota guztiak gainditzeko eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutziz ikus-entzunezko euskarri batean eta lehiaketaren 12. edizioan parte hartuz.
Hemen lehiaketaren oinarriak eta beste xedeak dituzu eskuragai, zuk duzu hitza: BELDUR BARIK!