Egunero izan dadin MARTXOAK 8 !!!
Badaukagu hemen berdintasunerako eta feminismorako den data esanguratsua, martxoak 8a !!!
Garrantzitsua bada ere kaleak, eskolak eta espazio guztiak morez janztea, ezinbestekoa dugu egunez egun tinko eragitea mantentzen diren desorekak eta desberdinkeriak azaleratzea eta salatzea, eta eraldaketarako proposamenak jorratzea. Hauxe da, hain zuzen, data honetan gogora ekartzen dugun mugimendu feminista eta emakumeen mugimenduaren etengabeko lana.
Horrela, ospatu ditzagun lortutakoak, batu ditzagun indarrak eta landu ditzagun erronkei elkarrekin aurre egiteko estrategiak eta ekimenak. Egun aproposa dugu hau!