Egunez egun aukerak zabaltzen
Bagaude martxan 2022an abian jarritako ekimen berriekin LHko Kareaga Goikoa, Sofia Taramona eta Bizkotxalde eskolekin batera Patioen eradalketa hezkidetzailerako prozesuak bideratzen eta lehen urratsak ematen.
Eta aldi berean DBHko esku-hartzeak indartzen eta bereziki Uribarri Institutuko gazte taldearekin batera, berdintasunarekiko konpromisoa eta indarkeri matxistari aurre egiteko jarrerak indartzeko lanari ekin diogu, bai gazteengan baita eskola komunitateko eragileen artean ere. Gazteek aurrera eramaten ari diren lanketa zehatzen artean, Amodio erromantikoaz hausnartzea eta beraien kideekin ere solasaldiak eta partekatzeko lan saioak dinamizatzeko prestaketa egiten ari dira, norbere burua errespetatzen dituzten harreman positiboak indartzeko helburuarekin.
Eta ez ditugu ahaztu nahi berdintasunarekin lotutako hainbeste aldarri, kanpaina zehatzetatik haratago, eguneroko jarrerak eta hautuak sendotu behar ditugula abdakigu, baina egun jakin batzuk norantza eta bidea gogora arazten digute. Hauen artean bereziki otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna, aipatu nahi dugu, eskola eta hezkuntza esparruan gaudela, oraindik ere badagoela zer landu aditzera ematen digulako: erreferenteak indartu, emakumeek egindako ekarpenak ikustarazi, genero estereotipoen eraginik gabekoa aukerak, eta bizitza eta profesio proiektuak indartu, …
Honetan dihardugu!