
PATIO INKLUSIBOEN INGURUKO ESPERIENTZIEN MAHAIA - 2021eko AZAROAren 4an
2022az gero, 1era 2kain programak etapa berria hasiko du; hala, udalerriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan hezkidetza-estrategiak sartuko ditu, matxismoari aurre egite aldera, prebenitzen eta kontzientzia kritikoa sortzen aurrera egiteko, modu horretan planteatzen baitu I. tokiko planak: Indarkeria Matxistaren aurka Basaurin (2017-2020)-Basaurin Matxismoari PLANto.
Zehazki, 21/22 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 3 ikastetxetan prozesu parte-hartzaileak inplementatuko dira eskola-jolastokiak begirada feministarekin eta intersekzionalarekin eraldatzeko eta, ondorioz, ikasleentzat gune seguruak sortzeko, non generoa, klasea, etnia, jatorria edo gaitasun desberdinak hierarkiak sortu eta desberdintasun-harremanak, baita indarkeria-egoerak ere zehazten dituzten kategoriak ez diren.
Halako hezkidetza-ekimenak aditzera emateko, Berdintasun Arloak hurrengo azaroaren 4an jardunaldi bat antolatu du esperientzien mahaiaren formatuan eskola-jolastokiak eraldatzeko garrantziaren gainean hausnartu eta eztabaidatze aldera. Helburua da errespetuko, konfiantzako eta zaintzako portaerak eta jarrerak bultzatzea, baita matxismo, arrazakeria eta homofobiarik gabeko ingurune libreak sortzea ere.
3 Erakundek parte hartuko dute, eta haien esperientziak azalduko dituzte:
Pandora Mirabila Madrilgo ekonomia sozial eta solidarioko kooperatiba bat da, eta zenbait ildotan lanean dihardu, besteak beste, prestakuntza eta sentsibilizazioa, ikerketa eta aholkularitza, komunikazioa, kultura kudeaketa eta partaidetza, betiere feminismoa eta generoaren ikuspegia jarduketaren zeharkako ardatz izanik.
Madrilgo hainbat ikastetxetan aritu da lanean eskola-jolastokiak eraldatzen jolastoki inklusiboen sarearen bitartez. Modu horretan, eskola-erkidego guztiarekin diagnostiko parte-hartzailearen prozesuetatik eta espazio fisikoa bera eraldatzetik abiatuta, eskola-jolastokiak hobetzea bultzatu du. Hori guztia egiten du eremu/denbora horrek haurren eta gazteen hezkuntza-prozesuan duen zentralitatea berreskuratu eta ikusgai bihurtzeko. Horrez gain, jakitun dira eremu horiek generoaren ikuspegitik eta ikuspuntu feministatik irisgarritasuna, ingurumen-iraunkortasuna eta joko, atseden eta erlaxazio, zaintza, tratu on, eta abarren konbinazioa bermatzeaz gain, sendotu egin behar dituztela.
Tipi Kooperatibak partaidetza- eta eraldaketa-prozesuak bultzatzen ditu hainbat lurralde, erakunde eta pertsona-talderekin. Horretarako, hainbat metodologia eta tresna erabiltzen ditu, hala nola diseinua, arkitektura, gizarte-zientziak, antropologia, praktika artistikoak, gerokoen ikasketak edo pedagogia.
Ikuspegi horretatik, Euskadiko hainbat udalerri eta ikastetxetan lan egin dute, gogoeta parte-hartzailea eta eskola-jolastokien eraldaketa bultzatuz, ikasleak prozesuaren erdigunean jarriz eta patioari eta haren erabilerei buruzko azterketa eta gogoeta sustatuz, esku-hartze posibleak irudikatuz eta patioan ematen diren erabilerak eta dinamikak aldatuko dituzten eraldaketak eginez.
Basauriko Kareaga Goikoa ikastetxeko HAUR ALAIAK GURASOEN ELKARTEA. 20/21 ikasturtean gurasoen elkarteak Eusko Jaurlaritzako Jolastoki Inklusiboak programan parte hartu zuen. Proiektu bat bultzatu zuen berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren balioekin jarduera fisikoa sustatzeko.
Jardunaldian izena emateko epea azaroaren 3ra arte irekita dago.
Klikatu hurrengo esteka honetan: https://bit.ly/3plBjRR
Bestela, bidali whatsapp-a honako zenbaki honetara: )688769327
Nahi izanez gero, txikiak zaintzeko laguntza-zerbitzua emango da; horregatik, eskatzen dizuegu adierazteko, bai inprimakian, bai whatsappean.
Zuen zain gaude.