
Erakusketa: quien bien te quiere… aske maiteko zaitu!
Udara bere amaierara iristen ari da, eta ikasturte berriari gogotsu ekiteko unea iritzi zaigu orain! Horretan laguntzeko, plan eder batekin gatoz kurtsoko lehen postean. Maiatzean, Medicus Mundi Bizkaia eta Femgarabat elkarteen konpainian Quien bien te quiere…aske maiteko zaitu ikastaroa antolatu genuen, Marienean.
Femgarabateko artistek lagunduta, lan ederrak egin zituzten sei gaztek, eta, orain, irailaren 30era arte ikusgai egongo dira Marieneako korridoreetan. Euren lanekin batera, Femgabateko kideek Marieneako ikastaroan gazteek esandakoak aintzat hartuta egindako lanak ere egongo dira ikusgai.
Zer dira tratu onak? Nolako harremanak eraiki nahi ditugu? Zer behar dugu harreman batean ondo egoteko? Maitasuna, errespetua, zaintza, plazerra, mimoak, muxuak, negoziazioak, sexua… asko izan ziren ateratako kontzeptu eta ideiak, eta guzti horiek bildu ditugu erakusketa honetan.
Zeren zain zaudete? Harremanak berrartu, sortu, berrasmatu, hautsi eta hasteko garaia izaten da iraila. Eta zer hobe guzti hori irudi bidez ikustea baino?
Kurtso on bat opa dizuegu guztioi, eta hala nahi baduzue marrazki artean aurkituko gara elkar, Marienean!