Martxoak 8, Basauriko gazteak tinko!

Martxoak 8, Basauriko gazteak tinko!

Pasa da martxoaren 8a, emakumeon eskubideak eta aldarriak kalera ateratzeko eguna, eta Basauriko Instititutuetan ere ospatu eta aldarrikatu dute. Ikusi nahi duzue nola?


Denetarik egin dute, bideoak, kartelak, berdintasuna eta aniztasuna helburu duten taldeen sorrera… Aurtengoa urte berezia izan da, baina gazteek sormena eta irudimena lagun emkakume esanguratsuak eta beraien aldarri eta leloak plazaratu dituzte institutuetako paretetan. Hemen, Uribarri, Bidebieta eta Soloarte Institutuko zenbait kartelen argazkiak:

 

WhatsApp Image 2021 03 05 at 12.37.44

 

WhatsApp Image 2021 03 05 at 12.37.45

 

WhatsApp Image 2021 03 05 at 12.37.49

 

WhatsApp Image 2021 03 05 at 12.37.57 1

 

WhatsApp Image 2021 03 05 at 12.37.59

 

WhatsApp Image 2021 03 05 at 12.38.00

 

WhatsApp Image 2021 03 10 at 08.51.32 2

 

WhatsApp Image 2021 03 10 at 08.51.32 3

 

WhatsApp Image 2021 03 10 at 08.51.32 4

 

SOLOARTE INSTITUTUA

20210317 153034 1

 

20210317 153221

 

Gainera, Soloarte Institutuan hainbat korridoreri emakume izena jarri diete: 

 

20210317 152734

 

20210317 152750

20210317 153046

 

 

Bestalde, Uribarri Institutuko gazteek FEMIX talde feminista eta anitza sortu dute, eta taldea eta logoa ere aurkeztu zituzten martxoaren 8an, jolasorduan:

 

Untitled151 1

Eta institutu bereko gaztetxoenek abesti bat ere sortu dute. Huntza talde famatuaren Aldapan Gora abestiaren bertsioa! Garbitu belarriak eta urratu eztarriak…hemen letra!

Gu feministak, gazteak eta anitzak
Jartzera gatoz beharrezkoak ditugun hitzak
Nork sortu ote zituen munduko arazo ta fobiak?
Zabaldu behar ditugu pertsona guztien begiak

 

Berdintasuna lortzera gatoz
Eta gurekin zu ere zatoz
Matxismoa amaitzera
Gu guztiok batera
Gazte animatu zaitez mundu handi hau jatera!

 

Berdintasuna lortzera gatoz
Eta gurekin zu ere zatoz
Matxismoa amaitzera
Gu guztiok batera
Gazte animatu zaitez mundu handi hau jatera!

 

Aske maitatu dezagun, guk nahi bezala
Berdin da gure genero eta azala
Errebelde gara gu, osatuz
Aliantza ta sare
Mundu berri hobe bat eraiki ta sortzeko prest gaude

 

Berdintasuna lortzera gatoz
Eta gurekin zu ere zatoz
Matxismoa amaitzera
Gu guztiok batera
Gazte animatu zaitez mundu handi hau jatera!

 

Berdintasuna lortzera gatoz
Eta gurekin zu ere zatoz
Matxismoa amaitzera
Gu guztiok batera
Gazte animatu zaitez mundu handi hau jatera!

 

Aurrera goaz
Pausoz pauso
Gora… gure gerora

 

Berdintasuna lortzera gatoz
Eta gurekin zu ere zatoz
Matxismoa amaitzera
Gu guztiok batera
Gazte animatu zaitez mundu handi hau jatera!

 

Berdintasuna lortzera gatoz
Eta gurekin zu ere zatoz
Matxismoa amaitzera
Gu guztiok batera
Gazte animatu zaitez

 

Bestalde, Basauri Ikastetxeko Institutuko Instagram kontuan 2DBH eta 4DBH-ko ikasleek egindako zenbait kartel jaso dituzte bideoetan, eta soloasaldi ugari ere antolatu dituzte gai hauen inguruan: emakume famatuak historian zehar, martxoaren 8aren jatorria, sexismoa eta generero estereotipoak, emakumeen papela erlijioan...


San Jose ikastetxekoek ere gairekin lotutako hainbat unitate didaktiko landu dituzte tutoretza orduetan eta ikastetxeko korridoreak berdintasunaren aldeko kartelez josi dituzte.

 

Eta, ikusi duzue Lanbide Hastapenerako Ikastetxearen Instagram kontua? Bertan jaso dituzte Martxoaren 8ari lotutako zenbait esaldi eta kartel. Gainera, zentroan egiten ari diren berdintasun planaren inguruko parte-hartze saioak ere antolatu dituzte.


Azkenik, ezin ahaztu Basauriko Berdintasun Arloak antolatutako kanpainan parte hartu dutela zeinbat eskolak. Uribarri, Bidebieta eta Soloarte eskoletan kartel eder-ederrak eskegi dituzte. Honako leloekin: Izan zaitez feminista; Askeak, anitzak eta errebeldeak; Siempre hemos estado eta beti egongo gara. Ikusi dituzue?

 

URIBARRI INSTITUTUA

 

WhatsApp Image 2021 03 10 at 09.43.12 1

 

 

SOLOARTE INSTITUTUA

 

WhatsApp Image 2021 03 10 at 09.43.12 2

 

 

BIDEBIETA INSTITUTUA

 

WhatsApp Image 2021 03 10 at 09.43.12

 

Indarrak hartu ditugu lanean jarraitzeko! Eskerrik asko guztioi, bidean ikusiko dugu elkar!

Pin It