
ZIBERBIOLENTZIAK ETA ZIBERFEMINISMOA
Ingurune digitala eta teknologia berriak (berriak izatetik hainbeste ez dutenak) errealitate bat dira, geratzeko etorri dira; eta gazteek gero eta denbora gehiago ematen dute mundu birtual horretan nabigatzen eta elkar-komunikatzen.
Espazio zibernetiko horietan, emakumeek ere erasoak eta tratu txarrak jasaten dituzte, indarkeria ere badago. Genero-rolak eguneroko kontua dira erabiltzen diren sare sozial guztietan. Bai Kalean eta baita sareetan ere estereotipoz betetako irudiak aurkitzen ditugu, non 90-60-90 gorputzek amestutakoak izaten jarraitzen duten. Edozein dendatako erakusleihoetan ikusten zen kartel hori Instagrameko edozein storytan edo Tiktokeko bideoetan agertzen da orain.
Erasoak oso gaztetxoengana eta modu anonimoan iristen dira
Ziberindarkeriak internet duten gailuetara konektatzen hasten garenetik iristen zaizkigu, eta beste pertsona batzuekin online komunikatzen hasten garenetik. Haur gero eta gazteagoek hainbat gailu teknologiko dituzte eskura, horien bidez Internetera konektatzen dira eta ziberindarkeriak jasotzen has daitezke pertsona anonimoen edo fikziozko nortasunak dituzten pertsonen eskutik.
"Ziberindarkeriak sare sozialetako elkarrekintzaren parte gisa normalizatu nituen. Ziberindarkeriak duena da zure etxeko sukalderaino sartzen dela baimenik eman diozula sentitu gabe", dio Miriam Hatibik Pikara Magazinen argitaratutako artikulu batean.
Besteak beste, lapurretak eta nortasuna usurpatzea, jarduera kontrolatzea, espioitza, mehatxuak, baimendu gabeko irudiak eta edukia zabaltzea eta xantaia egitea dira emakume askok sare sozialetan pairatzen dituzten indarkerietako batzuk.
Garrantzitsua da sarean gertatzen diren indarkeriak identifikatzea eta ezagutzea, aurre egin ahal izateko. Gehien ematen diren indarkeriak honako hauek izaten dira: Ziberjazarpena, interneten idatzizko mezu, audio edo irudi bihurtzen den jazarpena (irainak, mezu iraingarriak, kosifikazioa, larderia, slut-shaming, fat-shaming, cyberstalking-a) gizonen, bikotekideen edo bikotekide ohien eskutik ematen den genero-ziberjazarpena; doxing-a, emakume baten edo batzuen informazio pertsonala lortzea eta argitaratzea beraien aurka egiteko.
Sexting-a, sexu-izaerako irudi, audio edo bideoak baimenik gabe zabaltzea, edo sextorsioa, eduki horiek publiko egin aurretik mehatxua egitean datzana, emakume bat zerbait egitera edo ez egitera behartzeko...
Hauek dira ohikoenak, baina beste indarkeria mota batzuk ere aurki ditzakegu sareetan: lapurretak eta nortasuna usurpatzea, jarduera kontrolatzea, espioitza, mehatxuak, grooming, spyware, ghosting-a...
Aurreko paragrafoak irakurrita, erraza dirudi hautematea noiz ari den norbait ziberindarkeriaren biktima izaten, baina zenbakiak ikustean, ziberindarkeria matxistaren biktima diren emakumeen % 88k ez dituztela eraso horiek salatzen.
Horregatik, beharrezkoa da autodefentsa feminista espazio zibernetikoetara eramatea, ikasitako defentsa-mekanismo guztiak aktibatzea eta pertsona bakoitzak sarean egiten dituen jardueren erabilera segurua defendatzea.
Autodefentsa Ziberfeminista
Online jasotzen diren eraso matxistak geldiarazi eta ziberindarkeria horiek detektatzeaz eta salatzeaz gain, espazio interaktiboa ere okupatu behar da, kaleetan egiten den bezalaxe. Autodefentsa ziberfeminista posizio eta jarred aktibo bat hartzean eta lan hori ikusaraztean datza.
Eta zer egin dezakegu?
"Igo ditzagun mezu eta eduki feministak gure sare sozialetan. Ziberfeminismoak interneten sororitate-sareak sortzen laguntzen digu, zainketetatik eta afektuetatik patriarkatu digitalari aurre egiteko estrategiak ezar ditzagun, bizi garen gainerako espazioetan egiten dugun bezala.
Eduki anitzagoa sortu dezagun! Sare sozialak guztionak dira... eta guztiok ordezkatu beharko gintuzkete. Hautsi ditzagun estereotipoak! Ez da beharrezkoa fisikari jakin bat izatea, ezta bizimodu glamurosoa izatea ere. Batu zaitez espazio birtuala anitzago egitera, edukia sortuz edo arautik, normatibitatetik ateratzen diren profilak sustatuz. Sare komunitarioak eta kolektiboak sortzen jarraitu behar dugu sare sozialetan. Bete ditzagun feminismoz errealitate digitala eta espazio zibernetikoa: Instagram, TikTok, Facebook, Twitter, Youtube, ziberfeminismo askorekin nahi ditugu! Apuntatzen zara? "