AUTODEFENTSA FEMINISTA

09Aza

AUTODEFENTSA FEMINISTA

Autodefentsa Feminista ahalduntze feministarako tresna politikoa da.

 

Nola tresna?

 

Bai. Maila pertsonalean zein taldean eraldaketak ulertzeko eta egiteko gakoak, ideiak, dinamikak eta estrategiak ematen dizkigu.

 

Nola tresna politikoa?

 

Bai. Tresna politikoa da, bizi garen mundua ulertzen laguntzen digulako, emakume gisa ezartzen zaizkigun rol sozialak eta horrek gure eguneroko bizitzan, gure harremanetan, aukeretan eta abarretan nola eragiten digun ulertzen laguntzen digulako.

 

Horrek bereizten ditu autodefentsa feminista eta defentsa pertsonala. Autodefentsa feminista eraso matxistei aurre egiteko teknika fisikoak edo psikologikoak ikastea baino askoz gehiago da.

 

Ahalduntze feminista?

 

Bai!!! Autodefentsa feminista haratago doa; izan ere, prozesu honen bidez, emakumeak gero eta protagonistagoak bihurtzen gara gure bizitzetan, historian, politikan eta baita kulturan ere. Ahalduntzea boterea lortzean datza, ez ezeren edo inoren gainean, baizik eta GEURE BURUAREKIN BOTERETSU egiten gaitu;

Ahalduntzea BESTEEKIKO ERE BOTERETSUAGOA IZATEA dakar (elkarrekin egiten dugu, taldean, indarrak batzen ditugu, kolektiboki erantzuten dugu. Ez gaude bakarrik);

Eta BOTERETSU BIHURTZEN GARA NAHI DUGUNA IZATEKO ETA EGITEKO.

 

autodefentsa 2 argazkia

 

Zertarako balio digute Autodefentsa feministako tailerrek?

 

Autodefentsa feministako tailerrak eta espazioak segurtasun- eta errespetu-gune bihurtzen dira, eta, bertan, lagunartean ulertuta sentitzen gara. Bertan ulertzen dugu gertatzen zaiguna ez dela "gure kontua" bakarrik, baizik eta guztioi gertatzen zaigun zerbait dela. Indarkeria matxistaz hitz egiten dugunean sentitzen eta pentsatzen dugun guztia azaleratzeko espazioa da, eta horri guztiari balioa ematen zaio.

 

Zapalkuntzei eta indarkeriei buruz hitz egiten dugu, ispilu gisa balio diguten ikaskideen bizipenak entzuten ditugu, eta horrek sentimenduei hitzak jartzen laguntzen digu.

 

Gainera, gure gorputzekin defendatzen ikasten dugu. Eraso baten aurrean defenda gaitezke, eskubide guztia dugu, eta daukagun eta batzuetan ezagutzen ez dugun indarraz eta botereaz ere ohartzen gara.

 

Armatu gaitezen feminismoz eta autodefentsa feministaz!

 

Entzun Légitima Defensa by La Furia