Kanpainak
Gazteei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketarekin ireki da 2016ko Beldur Barik programa
Emakundek bultzatuta eta euskal erakunde guztien laguntzarekin, gazteen artean errespetua, berdintasuna eta indarkeria sexistaren prebentzioako jarrerak sustatu nahi ditu programak.
Beldur Barik lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Lanak aurkezteko epea irailaren 9an irekitzen da eta azaroaren 9an itxiko da.
Parte-hartzeko bi kategoria daude: batetik, 12-17 urte bitartekoak, eta, bestetik, 18-26 bitartekoak. Lehiaketan parte hartu daiteke bakarka edo taldeka (ikastetxe bat, gela bat, elkarte bat).
Informazio gehiago: www.beldurbarik.org
Beldur Barik Basauri-n
Lehiaketa orokarraren sarietaz gain, Basaurin 500€-tako tokiko saria ere egongo da udalerrian kategoria bakoitzera aurkezten diren lanen artean. Tokiko sari hauek, azaroaren 30ean, 19etan ezagutzera emango dira MARIENEA-n.
Lehiaketaren oinarriak deskargatu
Aurten, MARIENEA-k eta ZIRT-ZART-ek elkarlanean BELDUR BARIK jarrera adierazteko gidoi eta bideo grabaketa tailerreak aurrera eramango ditugu lehiaketan gazteen parte hartzea errezteko.
San Migel-eko Gaztegunean:
Datak: urriak 14 eta 21 (ostiralak)
Ordutegia: 18:00-20.00
Basozelai-ko Gaztegunean:
Datak: urriak 15 eta 22. (larubatak)
Ordutegia: 18:00-20.00
Informazio gehiago MARIENEA-n (Kareaga Goikoa 54)
Tfnoa: 94 612 41 00