Erakusketak 2016-2017

Erakusketak 2016-2017

 

Oraingo erakusketa:

 

HANGO ETA HEMENGO ARTISTAK

 

Egileak: Emakumeak Aniztasunean eta Rufi Martín

Datak: Irailaren 6tik urriaren 28ra

Aniztasunaren mundua ehuntzen: Hainbat lekutatik etorritako emakumeen sormen kolektiboa. Kakorratzaren teknika tradizionala baliatzen dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eza salatzeko eta bidezkoagoa izango den mundu bat aldarrikatzeko.

Rufi Martín, brodatzetik pintatzera: 30 urtez brodatzen ibili eta gero, margolanak egiten hasi zen Rufi. Hariekin islatzen zuen lehen kolorezaletasuna, eta, orain, berriz, olio-pinturekin.

 

 

 Hurrengo erakusketak:

 

 

INDARKERIA MATXISTA: ZUTIK, EMAKUMEOK!

Egilea: Basauriko Berdintasun Atala

Azaroaren 7tik urtarrilaren 12ra

Munduko hainbat tokitan indarkeria matxistari aurre egin dieten emakumeen erresistentzia islatzen duten argazkien bilduma.

 

ESAN ZUEN

Egilea: Colectivo Cerdas

Urtarrilaren 17tik martxoaren 2ra

Emakume feministen aipu urratzaileak aztertu eta interpretatzetik sortutako lanak.

 

FEMINISTA ILUSTRATZAILEAK

Egileak: Susanna Martín Eider Eibar

Martxoaren 7tik apirilaren 27ra

«Entre Alicia y Hulka»: Susanna Martínen “Alicia en un mundo real” eta “Sansamba” azken lan grafikoen erakusketa.

«Barrukoa»: Eider Eibarren “Barrukoa” liburuko ilustrazioen erakusketa.

 

EMAKUMEAK BASAURI MARGOTZEN

Egileak: herriko artistak.

Maiatzaren 3tik ekainaren 8ra

Urte askoko eskarmentua duten margolarien lanen erakusketa, non gure herriari buruzko haien ikuspegia islatzen baita.