Ikastaroak eta mintegiak
Edonorentzako ekintzak
EMAKUMEEN BAZKARIA
Bazkaria San Fausto Jaietan
Urriak 14, 14:30ean, Solobarria plazan
Txartelak Marienean salgai, irailaren 19tik urriaren 6ra
ANITZERA TAILERRAK
Desioa eta sexu-aniztasuna lantzeko espazio ireki eta parte-hartzailea da «AnitzEra». 2014an hasi ginen desioari buruzko tailerrak, argazki saioak, hitzaldiak eta erakusketak egiten.
Hileko azken ostegunean elkartzen gara
Animatu eta parte hartu!
* Argibide gehiago: Sexu Informazioko Bulegoa
NESKA GAZTEEN TXOKOA
Hurrengo hilabeteetan neska gazteen txokoan indartzen jarraituko dugu, interesatzen zaizkigun gaiez hitz egiten: ligoteo sanoa, indarkeria matxistari aurre egitea, berdintasuna eta feminismoa...
Hilabeteko azkeneko ostiralak: irailak 30, urriak 28 eta azaroak 25
17:30etan MARIENEAN, ETOR ZAITEZ!!!
BELDUR BARIK TXAPELKETAREN HERRIKO TOPAKETA
Azaroaren 30ean «BELDUR BARIK» tokiko txapelketaren sariak banatuko dira.
19:00etan, Marienean
Animatu!
TESTURAK: BERTSO SAIOA
Euskaraz
Abenduaren 1ean, osteguna, 19:00etan
Bertsolariak: Eli Pagola, Maider Arregi, Oihana Iguaran, Izarne Zelaia (Amaia Agirre)
Hainbat idazleren eta sortzaileren testuak hartuko ditugu ahotan eta bertsotan; gure eztarrietatik bidea egin ondoren zure belarrietara iritsiko direnak.
Bertsolari eta gai-emaile talde anitz batek hartuko du parte testutik testura, zabaletik estura eta eskutik eskura jarri nahian sormenaren freskura.
Testutik testura: testuak, nork bere egiten dituenean, testurak baitira.
OVOLUCIONANDO ANTZERKI-EMANALDIA
Kancaneo Teatro
Otsailaren 9an, osteguna, 19:00etan
Ikuskizun honen bidez mendeetan zehar hilekoaren kontra sortu diren tabuak, topikoak, mitoak, beldurrak eta gezurrak apurtuko ditugu. Hilekoa ekintza paregabe, sendatzaile eta indartsua da eta bere inguruan eraikitako iluntasunak desegingo ditugu.
FEMINISMOA BAZTERRETATIK: MAHAINGURUA
Mahaingurua Jeanne Rolanderekin (GARAIPEN), Tamara Claveríarekin (AMUGE), María José Jiménezekin (Feministas Gitanas por la Diversidad) eta zehazteke feminismo arabiarraren aktibista.
Martxoaren 2an, osteguna, 18:00etan
ZAHARTZEA AGENDA FEMINISTAN: MAHAINGURUA
Mahaingurua Mari Luz Estebanekin (antropologoa eta ikertzaile feminista) eta Ana Fernándezekin (“Cuerpo, género y vejez en las Viviendas Colaborativas para personas mayores” liburuaren idazlea).
Maiatzaren 22an, astelehena, 18:00etan
ELKARGUNE
Marienea erabiltzen duten emakumeak, Jabekuntza Eskolatik eta beste zerbitzu batzuetatik sortutako taldeak eta emakumeen elkarteak bizitzaz betetzen ari dira espazio hau, zenbait proposamenekin: liburuen mailegua eta trukea; aurkezpenak; zine-forumak; tailerrak... Zatozte, informatu, eta animatu parte hartzen!


