Equitruke
Equitruke
Basauriko Denbora Bankua esperientzia, jakintza eta zerbitzuak trukatzeko espazioa da eta aldaketako unitate bakarra denbora da. Pertsonen arteko truke-sistema da oinarria, eta Basauriko adin nagusikoei zuzenduta dago.Helburua da jendearen beharrizan zehatzei aurre egitea, dirurik gabeko sistema baten bidez: denbora da trukatzen den bakarra, eta, noski, mundu guztiaren denborak berdin balio du.Aipatutakoaz gain, EQUITRUKEk:
Hausnarketarako eta eztabaidarako gune izan nahi du: birpentsatu denbora zer den, eta nola erabili; denbora birbanatu, eta horrek gizartearen antolakuntzan duen garrantziaz jabetu; ikusi denboraren banaketan dauden desorekak, eta ekonomia feministak horiei buruz egindako proposamenak baloratu.
Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun-egoerei aurre egiteko beharra agerian utzi nahi du; horretarako, eremu pribatuan erantzunkidetasuna bultzatu nahi du, eta eremu publikoan, berriz, kontziliazio politikak.
Egungo eredu ekonomikoari alternatibak bilatu nahi dizkio: gehiegizko garapenari eta ekosistema suntsitzeari ematen die lehentasuna, justizia sozialaren eta bizitzaren iraunkortasunaren kaltetan.
Herritarren arteko sareak eta solidaritatea bultzatu nahi ditu, aniztasuna errespetatzen duen elkarbizitza bultzatzeko asmoz.
Aipatutako helburuak lortzeko, tailerrak eta topaketak antolatzen ditugu, Equitrukeko erabiltzaileek dinamizatuta: jendeak bere denbora eta ezagutzak trukatzen ditu.
Era berean, Basauriko ikastetxeetan kontsumo arduratsua eta birziklatzea lantzen ditugu.