Berdintasun Kontseilua

Zer da?

Basauriko Udalaren Berdintasunerako Kontseilua 2000ko abenduaren sortu zen. Kontseilu-sektoriala da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean aurreikusita dago eta emakumeen mugimendu antolatuaren eta instituzioaren arteko elkarrizketarako eremua izan nahi du.

Udalerrian dauden emakumeen elkarteek osatzen dute eta kontseiluburua Berdintasun Arloko zinegotzi eskuordetua da.Idazkaria, berriz, arloko teknikari funtzionarioa da.

Eratu aurretik, udalerrian zeuden elkarteen artean bazegoen ekintza-unitatearen tradizioa, emakumeen diskriminazioarekin amaitzeko izango ziren zerbitzuak, baliabideak eta neurriak aldarrikatzeko asmoz.Hortaz, Kontseilua eratu izana eta berau bizirik irautea aurreko ibilbide osoaren emaitzaren jarraipena eta, aldi berean, emaitza ere bada.

 

Zeintzuk dira haren helburuak eta eginkizunak?

Kontseiluaren helburua da emakumeen eta instituzioaren arteko komunikazioari laguntzea, demokrazia parte-hartzailean sakontzeko, eta aldi berean emakumeen mugimenduak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun arloan udalerrian sustatzen diren politika publikoen diseinuari, ezarpenari eta ebaluazioari buruz egin ditzakeen ekarpenak biltzea.

Hilean behin gutxienez bilerak egiten dira eta horietan Arloaren jardueren bilakaeraz argibideak eskatu eta horren berri ematen da, etorkizunean egin daitezkeen ekintzak adosten dira eta lehentasunak finkatzen dira.Arloko teknikarien eginkizunik garrantzitsuena elkarteek udal mailako politiketan parte har dezatela ahalbidetzea da.Erakundeek azaltzen dituzten gomendioak, arazoak eta ekarpenak biltzeari garrantzi berezia ematen zaio baita udalaren jarduerari buruzko iritziak eta iradokizunak biltzeari ere.

 

Basauriko Berdintasunerako Kontseilua osatzen duten elkarteak

 

Ate Zabalik.

Manuela Egiguren: soziokulturala, etxekoandreak.

Alargunen elkartea.

Basauriko Emakumeen elkartea.

Helduentzako Eskolako emakumeen taldea.

Emakumeak aniztasunean

Hemengo eta Hango Emakumeak

  Zure Ondoan

  Marienea Elkartea

  Enproa

 

Jarduerak

Arloaren baitan egiten diren ekintza eta jarduera guztiak Kontseiluan aldez aurretik eztabaidatzen dira.Honako hauek dira Kontseiluak bereziki bultzatzen dituen jarduera eta kanpainetako batzuk:

 

Martxoaren 8ko kanpaina, “Emakumeen Nazioarteko Eguna”

Azaroaren 25eko kanpaina, “Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna”

Ekintzak San Faustoko jaietan.

Emakume Saharuiekin elkartasun proiektua