Hastera goaz!

Hastera goaz!

1era 2kain hezkidetza-proiektua martxan da aurten ere, eta irrikitan gaude zuekin kontu-kontari aritzeko. Urte berriarekin batera sartuko gara Basauriko institutuetara, 3 eta 4. DBHko ikasleekin ikastera eta ondo pasatzera, eta, nola ez indarkeria matxistari PLANTO! egitera.

 

Uribarri Institutuan eta San Jose ikastetxean izango gara urtarrilean zehar zuekin batera harremantzeko moduez, maitasun erromantikoez, harreman sexualen negoziazio moduez, sare sozialez, estereotipoez, genero-rolez, feminismoez eta beste hainbat kontuz hitz egiteko. Zuengatik eta zuekin ikasi nahi dugu, elkarrekin sortu eta eraitsi, konspiratu eta hazi. Prest zaudete? BAGATOZ!

 

Gainera, zentroetan emango ditugun saioaez gain, sare sozialen eta blog honen bitartez harremanetan jarraituko dugu. Feminismotik bizitza askeak eraikitzen eta indarkeria matxista adierazpide orori aurre geiten. Bidea gurekin batera egin nahi? Jarraitu gaitzazu!

 

Pin It