GORPUTZ PERFEKTUA... GORPUTZ ESKURAEZINA

03Abu

GORPUTZ PERFEKTUA... GORPUTZ ESKURAEZINA

Edertasun hegemonikoa da gizarteak edertasuna ulertzeko duen modu bakarra; horrela, ederra denak oso irudi konkretua du, eta irudi horretatik aldentzen den guztia erakargarritasunaren rankingetik kanpo geratzen da, ez dago gizartearen begietara ondo ikusita eta kritikatua da.

 

Komunikabideen eta sare sozialen bitartez mezu zehatzak bidaltzen dizkigute, zinemaren, artearen, publizitatearen eta modaren bidez, edertasun-itxaropen eta -kanonak sortu eta hedatzen dituzte. Gutariko bakoitzak bere aldetik ia ezinezkoa du horiek modu natural eta osasungarrian lortzea.

Muturreko argaltasuna (erakusleiho guztietan ikusten den 90-60-90 hori), gorputz gihartsuak super-heroien antzera, begi handi-handiak, ezpain haragitsuak, ile ederra, gorputzeko beste inon ilerik ez...

belleza hegemonica estereotipos batera bikainBelleza hegemonica chicos batera bikain

 

Ia ezinezkoa da hain gogorrak diren estereotipoak betetzea, gero eta zorrotzagoak direnak eta sistema bitarrarekin, klasearekin, etniarekin eta erlijioarekin hain lotuta daudenak, non inork ezin duen parametro horietatik erraz irten, eta, aldi berean, inork ezin dituen, esfortzurik gabe, saltzen dizkiguten edertasun-estandarrak bete.

 

"Edertasun" hori izatera iritsi ahal izateko, produktu kosmetikoak, argalgarriak erosi behar ditugu, hamaika kirol ezberdin praktikatu, crossfit-a, laserrarekin depilatu, hilero-hilero ile-apaindegira joan, aurpegiko azala garbitu, manikurak eta pedikurak, betile-luzapenak, altuera eta kolore desberdinetako takoidun zapatak jantzi, push up bularretakoak eta galtzak erosi...

 

Gizarte kapitalistak proposatzen dizkigun behar berriak oso lotuta daude edertasun hegemoniko horrekin eta kontsumismoarekin. Makina bat diru mugitzen da produktu kosmetikoetan, argaltzeko tratamenduetan eta kirolerako 'osasunerako' tratamenduetan.

 

Ura, janaria eta etxebizitza bat izatea bezain beharrezkoa al dira krema, seruma, tonikoa?

Egin diezaiegun aurre!

 

"Naizen bezalakoa maite dut neure burua" edo "nire gorputza horrelakoa da eta onartzen dut" norbanakoaren ahalduntzea lortu nahi duen diskurtso batean entzuten diren esaldiak dira, baina erantzukizuna ez da gurea bakarrik. Guk ez ditugu estereotipoak eta edertasun-kanonak sortu, baina eragin egiten digute, eta batzuetan erantzun ere egiten diegu. Feminismoak arau horiek apurtzen laguntzen digu, baina guk bakarrik ezin dugu hori egin. Arazo kolektiboa da, gizarte osoarena.

 

 

Nola egin diezaiekegu aurre estereotipoei?

- Identifikatu zure gorputzari egiten dizkiozun kritikak. Zergatik kritikatzen duzu gure gorputza? Zer adierazi nahi duzu?

- Idatzi nola sentitzen zaren gorputzeko konplexuren batek eguna hondatzen ari zaizula sentitzen duzunean. ‘Zergatik sentitzen naiz horrela? Zergatik ditut pentsamendu hauek?’

- Lagunen bat iraintzen edo kritikatzen badute, guztiok iraintzen gaituzte. Kritika bat hautematen duzunean, aurre egin iezaiozu, jarri kritikatua den pertsonaren alde, defenda ezazu.

- Egizu kirola nahi duzulako, eta ez gizentzeko beldurra duzulako! Gozatu endorfinen txuteaz, eta ez erre dituzun kaloriez.

- Zaindu zeure burua barrutik eta kanpotik. Saihestu gosea pasarazten dizuten eta debekatutako janariak ezartzen dizkizuten dietak. Izan zaitez fidel zure premiekin eta ez ezarritako arauekin, inork ez du zure gorputza zuk baino hobeto ezagutzen! Aztertu zer doakizun ondoen, fisikoki eta mentalki.

Taldean lantzen hasi estereotipo horiek sortzen dizkizuten segurtasun ezak, eta baliatu zaiztez autodefentsa feministaz eta maskulinitate berrien tailerrez berauei aurre egiteko.

- Has zaitez zure sare sozialetan mezu inklusiboak, ahalduntzaileak eta bidezkoak zabaltzen.

 

Eta gogoan izan beti: maitatua eta desiratua izatea merezi duzula.