Basauriko Tratu Onen Mapa kolektibo honetan parte hartu nahi duzu?

12Uzt

Basauriko Tratu Onen Mapa kolektibo honetan parte hartu nahi duzu?

Tratu Onen Mapa honen sorreraren helburua tratu onen guneen sare bat sortzea da, gazte basauritarren partaidetzarekin.

Beraz, gaztea eta Basaurikoa bazara, eta mapa honetan toki konkretu hori agertzea nahi baduzu, jarraitu irizpide hauek...

• Joan zaitez zuretzako mapa honetan egon beharko lukeen leku horretara bertara.
• Bertan zaudela, bideo bat grabatu azalduz zergatik den toki hori tratu onen tokia zuretzat. Begiratu adibide hau: Marienea.
• Bidali zure bideoa Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo 688769327 whatsapp zenbakira.
• Aukeran ere, zure bideoa Instagramera (izanez gero) igo dezakezu #BasaurikoTratuOnenMapa hashtag-a erabiliz.
• Adin txikikoa bazara baimen orri hau sinatu beharko duzu, eta bidali helbide elektronikoz edo whatsappez.

Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.

TRATU ONEN MAPAN EGOTEKO BETE BEHARREKO IRIZPIDEAK

Hauek dira espazio batek Tratu Onen Mapan sartzeko izan behar dituen irizpideak:

  1. Zu zeu zarena izateko eskubidea duzula sentitzen duzu. Berdin du zein den zure orientazio eta identitate sexuala, etnia, adina, interes politiko eta erlijiosoak.

  2. Edozein egoera edota edozer gauza bizi arren, espazio honetara laguntza eske jo dezakezu.

  3. Zu zeu izan zaitezke! Ez duzu zure jarrera aldatu behar eroso sentitzeko.

  4. Giza eskubideak defendatzen dira. Munduko edozein tokitako pertsonak izateagatik guztiok merezi ditugun eskubide unibertsal horiek defendatzen dira.

  5. Inklusioa benetakoa eta kontzientea da. Pertsonen aniztasuna errespetatzen da eta balioa ematen zaio. Adin desberdinak, larruazalaren kolorea, jatorriak, sexualitateak ondo hartzen dira.

  6. Kokapen egonkorra du.

  7. Aniztasun Funtzionala eta organikoa duten pertsonentzat egokituta dago, hala nola bainugela egokituak, arrapala sarreran, zeinu-hizkuntza itzultzea, itsuentzako irakurketa-idazketa, etab.

  8. Espazio segurua eta konfiantzazkoa izatea sustatzen da, herritarrak eroso, seguru eta aske sentitzea du xede.

  9. Herriko beste espazio batzuekin aliantzak sortzen dituen eta sare komunitarioa sortzea bilatzen duen espazioa da.

  10. Matxismorik gabeko espazioa da.

  11. Borroka feminista aldarrikatzen duen espazioa da.

Ez al duzu parte hartuko? Grabatu zure bideoa eta partekatu whatsapp bitartez edo zure sareetan (ez ahaztu hashtag-a ipintzen!!). Badakizu zer egin zuk ere ekimen honetan parte hartu nahi baduzu.

Denok 1era 2kain online!