1ERA 2KAIN programak BASAURIKO TRATU ONEN MAPA sortzea proposatzen du herriko gazteriaren parte-hartzearekin

13Uzt

1ERA 2KAIN programak BASAURIKO TRATU ONEN MAPA sortzea proposatzen du herriko gazteriaren parte-hartzearekin

1era 2kain programa honek berdintasun-balioak sustatzen ditu ikastetxeetan eta ikasgelatik kanpo, eta oraingoan basauritar gazteenei eta kaletarrei partaidetza-jarduerak eskaintzeko prest dator!

 

ZER IRUDITZEN ZAIZUE BASAURIKO TRATU ONEN MAPA BAT EGINGO BAGENU DENOK ELKARREKIN?

Proposamen honen asmoa, zure ustez seguruak diren espazioei balioa ematea da, hain zuzen, elkar-zaintza eta tratu onak xede dituzten espazio horien mapa elkarrekin marraztea. Era horretan, Basauriko mapa hau zabaltzen dugunean erreferentziazko lekuen gida bat izango dugu esku artean.


Aurrekariak

Dagoeneko Basaurin sortuko den 3. mapaz hari gara. Izan ere, 2002.urtean Basauriko Hiria Kolektiboak neska gazte talde batzuekin batera "Emakumeentzako Hiri Debekatuaren Mapa" sortu zuen, eta bertan identifikatu ziren, herritik zehar ibiltzerakoan, bereziki gauez, beldurra sentitzen zuten lekuak. 2011.urtean, Zaida Fernándezek “Mapa de las Huellas de las mujeres en Basauri” lanarekin herriko emakumeen memoria kolektiboa berreskuratu eta ikusarazi zuen. Hartara, urte honetan, Basauriko hirugarren mapa feminista gauzatzea ekimen berezia eta erabilgarria izango dela deritzogu. Eta gainera, gazteei ahotsa emango diegu mapa berri hau sortzeko.

Proiektuaren hasieratik, Kiskali Basauriko Gazte Talde Feministarekin elkarlanean arituko gara.

Mapa honetan, Basauriko herritarrentzat eta batez ere gazteentzat sare feministak eta espazio seguruak lokalizatuko ditugu. Ez dadila gelditu!

 

 

 

TRATU ONEN MAPAN EGOTEKO BETE BEHARREKO IRIZPIDEAK:

  1. Zu zeu zarena izateko eskubidea duzula sentitzen duzu. Berdin du zein den zure orientazio eta identitate sexuala, etnia, adina, interes politiko eta erlijiosoak.

  2. Edozein egoera edota edozer gauza bizi arren, espazio honetara laguntza eske jo dezakezu.

  3. Zu zeu izan zaitezke! Ez duzu zure jarrera aldatu behar eroso sentitzeko.

  4. Giza eskubideak defendatzen dira. Munduko edozein tokitako pertsonak izateagatik guztiok merezi ditugun eskubide unibertsal horiek defendatzen dira.

  5. Inklusioa benetakoa eta kontzientea da. Pertsonen aniztasuna errespetatzen da eta balioa ematen zaio. Adin desberdinak, larruazalaren kolorea, jatorriak, sexualitateak ondo hartzen dira.

  6. Kokapen egonkorra du.

  7. Aniztasun Funtzionala eta organikoa duten pertsonentzat egokituta dago, hala nola bainugela egokituak, arrapala sarreran, zeinu-hizkuntza itzultzea, itsuentzako irakurketa-idazketa, etab.

  8. Espazio segurua eta konfiantzazkoa izatea sustatzen da, herritarrak eroso, seguru eta aske sentitzea du xede.

  9. Herriko beste espazio batzuekin aliantzak sortzen dituen eta sare komunitarioa sortzea bilatzen duen espazioa da.

  10. Matxismorik gabeko espazioa da.

  11. Borroka feminista aldarrikatzen duen espazioa da.