1ERA 2KAIN AURKEZPENA

13Uzt

1ERA 2KAIN AURKEZPENA

Duela urte batzuk 1era 2kain programak matxismoari aurre egiteko Basauriko gazteei berdintasun-balioak eskaintzen dizkie. 


ZER NAHI DUGU?

Basauriko gazteekin egon nahi dugu. Kalean, etxean, lanean, lagunartean, ligatzerakoan... ematen diren egoera matxistei erantzunak elkarrekin eraikitzeko. Eta erantzun feministekin egin nahi diegu aurre egoera horiei. 

  • Feminismoak pertsonak aske izatea bilatzen duelako.

  • Gure izateko modua eta estereotipo sexistarik gabe jokatu dezagun nahi du.

  • Gure sexualitatea eta gustuak askatasunez erakutsi ditzagun, gustatzen zaigun pertsonaren sexua kontuan hartu gabe.

  • Gure gorputzen gain agindu nahi dutenen aurreran (publizitate horrek esaten digu zeinen perfektuak izan behar garen, nola jantzi behar dugun, zer neurri izan behar dituen, eta abar), gure gorputzarekin harro egon behar dugula bilatzen du, berau zainduz, gozatuz eta defendatuz. 

  • Inposiziorik gabe, baboseorik gabe, geure buruak zaintzen eta gozatzen ligatu dezagula.

  • Aniztasuna onartzea nahi du, besteen sexua, generoa, etnia, arraza, sexu-orientazioa, aniztasun funtzionala, gorputza eta abar eta besteekin errespetuz jokatzea, pertsona guztiak balioetsiz eta aitortuz.

NOLA EGINGO DUGU?

Borroka honetan, feminismoa da gure aliatua. Horregatik, lehenik eta behin, ikuspegi feminista geureganatu behar dugu, geure askatasuna murrizten duten egoera deseroso, baztertzaile eta erasotzaileak identifikatu ahal izateko.

1era2kain programa Basauriko ikastetxe guztietan lanean aritu da, DBHko 3. eta 4. mailako gazteekin zuzenean lan eginez eta balio hezkidetzaileak eta feministak integratzeko interesa duten irakasleekin lankidetzan arituz, ikastetxeen eta institutuen beraien irakasteko modua eraldatzen joateko.

1era 2kainek ere kalean egon nahi du gazteak mobilizatzen, protagonista izan daitezen eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan inplika daitezen. Horregatik hurbildu nahi ditugu gazteak Marieneara, Basauriko Emakumeen Etxera, Basauri feminista eta matxismorik gabekoa eraikitzeko antolatu nahi duten pertsona guztien topaleku delako.