Berdintasun atala

Zer eskaintzen dugun

  • Baliabideak

  • Berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea; emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria eta diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea.

 
  • Agenda

  • Informa zaitez Marieneak antolatutako jarduera eta ekitaldi guztiei buruz.Noiz agendan dituzu, dataka antolatuta.

 
 
  • Jarduerak

  • Izan antolatzen ditugun jarduera guztien berri! Jabekuntza Eskola, ekitaldiak, erakusketa, hitzaldiak, eta abar luze bat. Eman izena!

22Urt

Marieneako zerbitzu eta baliabide guztien gainetik dagoen organo nagusia da. Atal honen zereginak:berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea; emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria eta diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea; eta gizarte-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa sustatzea. Helburu nagusia da emakumeen egoera hobetzea (bidezkoagoa den gizartea eraikitzeko), eta emakumeen parte-hartzea bermatzea aginte esparruetan.

Basauriko Berdintasun Atala, udalerriko emakume mugimenduen eta mugimendu feministaren aldarrikapenei esker sortu zen.2000. urtean sortu zen, berdintasun politikak diseinatu eta aplikatzeko, eta herritarren eta administrazio publikoaren arteko bitartekaritza lanak egiteko.

 

HARREMANETARAKO: 94 612 41 07 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Gure taldea

LOGO_BASAURI_V4

Berdintasun Atala

  

Berdintasun-politika publikoak diseinatzea eta aplikatzea; emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeria eta diskriminazio egoerak zuzendu eta orekatzeko programak, planak eta proiektuak bultzatzea; eta gizarte-eredu bidezkoagoa eta parekideagoa sustatzea.


cim

Emakumeei Informazioa emateko Zentroa (EIZ)

 

Emakumeei informazioa, aholkularitza, laguntza juridikoa eta arreta psikologikoa ematea, honako hauei buruz: erasoak, tratu txarrak, banantze eta dibortzioak, izatezko bikoteak, etxe-langileen eskubideak, lan-bereizkeria, sexu-jazarpena, etab.


equitruke

Equitruke

  

Gogoeta egiteko gunea; gure ezagutzak, trebeziak eta abileziak partekatu eta trukatzeko tokia. Txanpon bakarra, beharrizan puntualei aurre egiteko denbora. Belaunaldi guztietarako espazioa, gaur eguneko ereduaren alternatiba, non kontsumo arduratsu eta iraunkorra sustatzen baitute.


 
 
logo 1era 370

1ERA 2KAIN

  

1era2kain heziketa programa, emakumeen eta gizonen arteko parekidetasun-baloreak sustatzeko Basauriko Udalaren estrategiaren barruan kokatzen da: ikastetxeetan zenbait ekintza antolatzen dira horrekin batera, ikasgeletatik kanpoko prozesuak dinamizatzen dituzte, eta Basauriko gazteen artean "Beldur Barik" programa bultzatzen dute.


escuela empoderamiento 370

Jabekuntza eskola

  

Jabekuntza Eskolak jarduerak, ikastaroak, tailerrak eta seminarioak antolatzen ditu emakumeentzat, eta, horrez gain, herritar guztientzako erakusketak, hitzaldiak, jardunaldiak eta bestelako jarduerak ere bai.


LOGOEUSKRA guretaldea

Sexu Informazio Bulegoa

 

Herritar guztientzako sexu informazioa eta orientazioa. Taldekako zein banakako arreta. Ikastetxeentzako eta bestelako taldeentzako aholkularitza zerbitzua. Udalerriko osasun-zentroekin koordinatzea.